Zirkuko pertsonaia bakoitzari kopla bat kantatuko diogu. Horretarako, lehen puntua eta oina emango zaigu. Gaian sartzeko, lehenik, bertsoaldiekin goza genezake!
Zatoz karpa barrura! Mendi Urruzuno argazkilariak eramango gaitu unez une, iruditan, eta Uxue Alberdik argazki bakoitzari kopla jarriko dio, gitarra lagun. Gero bertso-eskolan ariketa bera egiteko materiala, hemen.
Andonik bere baserrian hotela jarri du. Auzoko bileran eskean hasi zaie Maialen eta gainerako baserritarrei: oilarra ixiltzeko, ximaurrik ez botatzeko...