Ospitale bateko bi zerbitzuburu dira. Ez daude ados euren agintari politikoen kudeaketarekin. Sustraik proposatu dio Maialeni elkarrekin dimisioa aurkeztea.
Elkarrekin bazkaltzera joan dira. Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Maialeni kargu hartu dio, argazkia atera baino lehen jaten hasi delako postrea.
Adinaren gaineko gogoetak, mende erdi betetzean. Musika eta ahotsa: Peio Etxeberria. Irungo Bertsoaren Bilguneak sustatuta egindako sorta musikatua. Iturria: Irunero.
Aitorren eta Ikerren semeak dira: 12 urterekin, DBH hasterako, mugikor bana eman diete. Aitorri sekulakoa erosi diote; Ikerri etxean zegoen Nokia zaharra eman diote, deitzeko soilik erabili daitekeena.