Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Elizegi Maiz, Pedro Jose

Elizegi Maiz, Pedro Jose
IzenaElizegi Maiz, Pedro Jose
JaiotzaAsteasu / Gipuzkoa (1840)
Heriotza1919

Biografia

"Pedro Jose Elizegi, Asteasuko Goikoerrotan jaio zen. Errotaria bizibidez.Errekaldetarren antzera, bertsolari familia dira Goikoerrotakoak ere. Pelloren anaia Joan Kruz, gero Oiartzuna ezkondu zena, arreba Sabina, Mikel Anton semea... Bautista eta Antton Kortajarena. Zizurkilgo Joakina Antonia Bengoetxearekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituzten. Gizon txikia, izugarri bizkor eta bizia; azkar pentsatu eta azkar kantatu, bertso lanean plazan asko luzitzen zuena. Umore eta irria beti ezpainetan, ziria eta eztena bazuen, teste inork adina. Orduko bertsolari guztiekin kantatu zuen, herriz herri, festaz festa, txapelketa, desafioak... dei asko izaten zuen eta sekula ez zuen atzera egin ez kantu lanean eta ez bertso paperak ateratzen. ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Ikus entzunezkoa Zirto zaharrak - Pello Errota Ikas dezagun zer diren zirtoak. Horretarako, zer hoberik zirto zaharrekin gozatzea baino! Hara hemen Pello Errotaren zirtoak, bideoan.
Azalpen testua Zirto zaharrak esketxetan Pello Errota, Sabina Elizegi, Mikela Elizegi eta San Migel Txikiaren zirtoak, antzeztuta.
Azalpen testua Zirto zaharrak komikitan Pello Errotaren eta Sabina Elizegiren zirtoak komiki bihurtuta, Unai Iturriagaren eskutik.
Bertso jarria Ari naizela, ari naizela... Pello Errota tabernan dela, hor sartu da Txirrita. Kantulagun minak dira biak eta, adarra jotzen, bertsotan hasi zaio Pello…
Bertso jarria Pelloren astoak Pello Errota astoarekin zihoala, adarjoka norbaitek botatako bertsoa eta Pelloren erantzuna. Audioa: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
Bertso jarria Katua eta astoa Unai Agirrek Larraitzen (2018-12-21) kantatutako bertso zaharrak. Etxeko katuari Joxe Garmendia bertsolariak jarritako sorta, eta Pello Errotak bere astoari buruz botea. Bideoaren egilea: Anbune.
Bertso jarria Errotariek irin lapur fama Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Bertso jarria Azpeitiko premiyua - Udarregi eta Pello Errota muturtuta 1893an Azpeitian sari bat jarri zuten, oso ezaguna egin zena gerora. Pello Errotak irabazi zuen. Dirudienez, saria bertsolari artean banatzeko hitz eginda zeuden aurrez, baina Udarregik ez zuen xoxik jaso. Haserraldi galanta sortu zen, bertso jarriak ere bai asko, elkarri handiak esanaz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Bertso jarria Astoa errekan pasa ezinik Pello Errota eta bere seme Miel Antonen arteko zirika-errematea. Erreka tartean dutela, alde batean Pello eta bestaldean semea astoarekin, urak zeharkatu ezinda. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.