Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Kokotzeko bi ile

Kokotz batean zaudeten bi ile zarete. Zuen kokotzaren jabea zuei begira-begira dago, ispilu aurrean.
Gai jartzailea: Ainhoa Urien
Bertsolariak: Alazne Untxalo, Oihane Perea
Saioa: 2021-04-17 Aramaio Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Boligrafoak dar-dar eskuetan

Zure bizitzako paperik inportanteena sinatzear zaude. Boligrafoak dar-dar egiten dizu eskuetan.
Gai jartzailea: Ainhoa Urien
Bertsolariak: Miren Artetxe
Saioa: 2021-04-17 Aramaio Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ez da uste zenuena

Urduri, irrikaz iritsi zara hainbeste espero zenuen leku eta momentura. Ez da uste zenuena.
Gai jartzailea: Ainhoa Urien
Bertsolariak: Maddi Aiestaran Iparragirre
Saioa: 2021-04-17 Aramaio Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alkoholemian ertzaina konbentzitzen, elkarri oinak emanez

Bi lagun, gaur ere sagardotegitik datozenak; dena esan behar bada asko xamar edanda. San Martingo plazara iristean argi urdinak, triangulo batzuk… eta “Alto!” Ertzaintzaren alkoholemia kontrola tokatu zaie. “Nondik zatozte? A ze itxura duzuen! Zer da usain hori?” hasi zaie ertzaina. Aterabide bakarra dute: ertzaina konbentzitzea. Baina bakarka hitz egiten nahiko konplikazio dute eta elkarri lagundu beharko diote, batak besteari bertsorako oinak emanez.
Gai jartzailea: Aitzol Barandiaran
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Eneko Araiztegi "Korta"
Saioa: 2021-03-27 Ataun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Isiltasunaz

Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Oihana Iguaran
Saioa: 2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Norberaren eskaparatea eta dendaostea

Psikologo bati behin entzun nioan gizakiok dendak bezalakoxeak garela. Erakusleihoan, eskaparatean, besteek ondo ikusteko moduan jartzen omen ditugu gure alderdirik onenak; eta aldiz, almazenean, dendaostean, uzten ditugu gure dohain kolekzioko trapurik itxusienak, zatarrenak.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Aner "Euzkitze"
Saioa: 2021-02-12 Altzo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Erretzaileen haserrealdiak

Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta?
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Andoni Egaña
Saioa: 2021-02-06 Pasaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Arkitektura ikaslea kaleko oztopoei begira

Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Ane Labaka Mayoz
Saioa: 2021-01-16 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotearen faltan txakurra

Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea.
Gai jartzailea: Unai Iturriaga
Bertsolariak: Amets Arzallus, Aitor Bizkarra
Saioa: 2020-12-30 Durango Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehendakaria eta aholkulariak

Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun.
Gai jartzailea: Fernando Anbustegi
Bertsolariak: Julio Soto, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Andoni Egaña
Saioa: 2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zer hintzen eta non hago

Beñat eta Aitor gazte-gaztetako lagun minak zarete eta mugimendu askotan elkarrekin militante ibiliak. AHTren aurka, gaztetxeko lanetan, errauskailuaren aurka... Duela urte batzuk banandu zineten eta ez duzue elkarren berririk izan. Beñat banatzailea da, Amazonekoa. Gaur joan zara zerbait eramatera bata besteari atxikitako etxe horietako handi eta eder batera. Tinbrea jo eta Aitor atera da.
Gai jartzailea: Unai Aranzabal
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2020-11-07 Bergara Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Inbidia sanoa

Inbidia sanoa diozu elkarri. Baina zertan?
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
Saioa: 2020-10-24 Mungia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Pertsonaia kuttunak

Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Anjel Mari Peñagarikano, Haritz Mujika
Saioa: 2020-10-02 Zizurkil Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ahoa, begiak eta belarriak

Hiru hitzetan hauxe duzue gaia: ahoa, begiak eta belarriak
Gai jartzailea: Aizpea Garmendia
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio
Saioa: 2020-09-25 Lazkao Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Mendiko eskulturei abereek hazka

Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Xabat Illarregi
Saioa: 2020-09-19 Amezketa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Txokolatea


Gai jartzailea: Maite Aizpurua
Bertsolariak: Ane Zuazubiskar Iñarra
Saioa: 2020-09-04 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Muturrekoa

Bakezalea zara. Gaur, ordea, muturreko bat eman diozu norbaiti.
Gai jartzailea: Maite Aizpurua
Bertsolariak: Ane Zuazubiskar Iñarra
Saioa: 2020-09-04 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Haurrak eskolan pandemiaz

Sei urteko bi haur zarete. Gaur hasi duzue ikasturtea. Zuen musukoarekin, distantziak gordez, eskuak garbituta... Klasea eman duzue eta orain eskolako patioan zaudete bertan bereizteko dauden marrei begira.
Gai jartzailea: Maialen Belarra
Bertsolariak: Miren Amuriza, Sarai Robles
Saioa: 2020-09-04 Berriozar Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zahar etxean pandemiaz

Xabi aita eta Beñat semea. Pandemia aro honetan aita egoitzan dago eta Beñat bisitan joaten zaio. Sekula ez dio aitak maitasun adierazpenik egin. Orain kristal atzetik egiten dio bisita eta gaur desberdina izanda. Aitak esan dio. “Ez dut bakarrik hil nahi; nire azken egunak zurekin konpartitu nahi ditut”.
Gai jartzailea: Aintzane Irazusta
Bertsolariak: Xabi Igoa, Beñat Garaio
Saioa: 2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabaren operazio estetikoa

Bikotea zarete. Zuen 18 urteko alabak aspaldi duen konplexu bat gainditzeko asmoz, sudurra konpontzeko operazio estetiko bat egingo duela esan dizue. Xabatek babesa eman nahi dio eta Jon horren aurka dago.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Jon Gurrutxaga Urbieta, Xabat Illarregi
Saioa: 2020-07-17 Azpeitia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun