Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Hondartza ezkutuan nagusiarekin topo

Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-08-24 Bilbo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi nerabe lainoei begira, irudikatzen

Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-08-23 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Alde Zaharreko kale bakoitza mundu bat

Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek?
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak:
Saioa: 2019-08-12 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Sardexka bestearen platerera

Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote ohia Facebook-en lagun

Bikote izan zineten gaztetxotan. Gaur, Maddi Ane, Joanesek lagun eskaera egin dizu Facebook-en. Berehala onartu duzu
Gai jartzailea: Josu Sanjurjo
Bertsolariak:
Saioa: 2019-07-07 Lesaka Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Herriko festetan SOS Deiakera jo duzue

Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin.
Gai jartzailea: Inaxio Usarralde
Bertsolariak:
Saioa: 2019-07-01 Usurbil Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Nerabeak lehenengo zitan

Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira....
Gai jartzailea: Xabat Galletebeitia
Bertsolariak:
Saioa: 2019-06-21 Lekeitio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Kopiatu, moztu eta itsatsi

Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen.
Gai jartzailea: Xabat Galletebeitia
Bertsolariak:
Saioa: 2019-06-21 Lekeitio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Beldurrezko filma ikusten senar-emazteak

FANT zinemaldi fantastikoa hasi berri da Bilbon. Onintzak lortu du Unai senarra pelikula bat ikustera joatea. Ordu laurdenerako Unaik izututa alde egin du.
Gai jartzailea: Joserra Bilbao
Bertsolariak:
Saioa: 2019-05-04 Bilbo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Baserriaren erentziak bananduta

Zuen baserria zazpi senideen esku geratu zen gurasoak hil zirenean. Orain zakurra eta katua bezala zabiltzate.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-27 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehendakarigaiak bozketa aurretik eta ostean

Presidentetzarako hautagaiak zarete. Kanpainan zehar sekulakoak esan dizkiozue elkarri. Bozak zenbatu ostean, aginterako aukera bakarra elkartzea da.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-27 Deba Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxean lekua egiteko zein objektu bota

Aspalditik elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Bakoitzak bere gauzak ekarri zituen etxera. Familia handitzen doa, eta gero eta espazio gutxiago dago. Zerbait bota beharra dago.
Gai jartzailea: Unai Manterola
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-26 Zumaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Panpin beltza

Haur eskolako irakaslea zara. Siestarako ordua da, eta gaur ere inork ez du berarekin lo egin nahi. (Panpin beltz bat eman dio eskura).
Gai jartzailea: Ekaitz Goikoetxea
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-05 Beasain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Enkargutan prezioei begira

Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak:
Saioa: 2019-02-22 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Apustu etxeak

Jokoak gaixoturik egon da Amets, apustu hemen eta apustu han. Orain, ludopatia gainditzen ari da. Gaur Azpeitian ireki behar duten apustu etxearen aurkako kontzentrazioan dago.
Gai jartzailea: Haritz Etxeberria "Ministro"
Bertsolariak: Amets Arzallus
Saioa: 2018-12-20 Azpeitia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizitzako espektatibak eta zoriontasunaz

Ikasketak egin nahi zenituen eta egin zenituen. Bikotea nahi zenuen eta baduzu. Lan egonkorra izan nahi zenuen eta baduzu. Ama izan nahi zenuen eta hala zara. Arrakasta topatu nahi eta baduzu. Edertasuna nahi eta hala izan. Baina zu hala ere ez zara ondo sentitzen.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Miren Amuriza
Saioa: 2018-12-02 Berriz Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Supermerkatuko kutxazaina eta bezeroen izaerak

Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza.
Gai jartzailea: Jon Mikel Mujika
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Andoni EgaƱa
Saioa: 2018-11-25 Eibar Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ispilu aurrean jarri zara, eta aspaldiko partez ikusten duzuna atsegin duzu


Bertsolariak:
Saioa: 2018-10-19 Aramaio Sariketa 21:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Opari paperaz

Lagun baten semearen lehen urtebetetzera gonbidatu zaituzte. Ustez erregali egoki eta polita erosi diozu. Ez dio begiratu ere egin. Ordubete darama bilgarriarekin jolasean.
Gai jartzailea: Saroi Jauregi
Bertsolariak:
Saioa: 2018-10-14 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Abokatuak, kasu guztiak onartu ala ez

Bufete berean lan egiten duzuen bi abokatu zarete. Aitorrek kasu batzuei ezezkoa eman nahi izaten die; Aratzek uste du guztiek onartu behar dituztela.
Bertsolariak: Aitor Salegi, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
Saioa: 2018-09-07 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun