Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)

Biloba amonari baratzean landareentzat leku eske

Maialen, baratzean lanean ari zarela, Sebastian biloba etorri zaizu beste bi lagunekin eta landare batzuentzat zure baratzean lekua uzteko galdegin dizu.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-09-15 Lezo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Hondarribiako alardean plastiko beltzak

Hondarribian sasoi honetan irteten da alardea; mistoa eta betikoa. Albistegietan plastiko beltzak ikusten dira alarde mistoaren aurka. Zer ezkutatu nahi dute benetan plastiko beltz horiek?
Bertsolariak: Unai Iturriaga
Saioa: 2017-09-10 Elorrio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Estu heldu dizu eskutik

Estu heldu dizu eskutik.
Bertsolariak: Nahia Sasco
Saioa: 2017-09-01 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amak alkoholemian positibo, seme nerabearen bila joanda

Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia.
Gai jartzailea: Fernando Anbustegi
Bertsolariak: Julio Soto, Alaia Martin
Saioa: 2017-07-25 Elizondo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Eskolako lanekin nazkatuta, aita irakaslearengana

Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Alaia Martin
Saioa: 2017-02-11 Lezo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehen musua ematera doazen bi nerabeen pentsamenduak

Lehen aldiz musua ematera doazen bi nerabeen pentsamenduak zarete. Banku batean zaudete, elkarren ondoan eserita.
Gai jartzailea: Ainhoa Comas
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze
Saioa: 2017-01-06 Amurrio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Guraso izateko baimena ateratzen: aztertzailea eta guraso-gaia

Egun edozertarako baimena behar izaten da eta askotan azterketa gainditu behar baimen hori lortzeko. Guraso izateko ere baimena atera behar omen da orain. Azterketa pasa behar omen da. Aztertzailea zara, zu, Igor, eta guraso izan nahi eta azterketara azaldu dena Julio.
Gai jartzailea: Ion Zaldua
Bertsolariak: Julio Soto, Igor Elortza
Saioa: 2016-10-21 Durango Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Geu kanpora lan bila joatea ondo ikusia dago; errefuxiatuak etortzea, ez

Azkenaldian ohikoa bihurtzen ari da kanpora lan bila, esperientzia hartzera joatea. Eta gizartean ondo ikusia dago. Baina kanpotik hona etortzea hain ondo ikusia al dago? Adibidez hor daude errefuxiatuak kanpamenduz kanpamendu bizitza berri bat hasi nahian eta aukerarik topatzen ez dutela.
Gai jartzailea: Ion Zaldua
Bertsolariak: Oihana Iguaran
Saioa: 2016-10-21 Durango Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Maria Cristina hoteleko garbitzailea eta izar famatua

Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Saioa: 2016-09-08 Alkiza Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Argazkia ikusi duzunean, taupadak bizkortu zaizkizu


Bertsolariak: Unai Mendizabal
Saioa: 2016-09-02 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Tabernaria eta bidali ezin dituen gaupaseroak

Oihane zerbitzaria zara taberna batetan. Taberna ixtera zoazela, atzeko hirurak azaldu zaizkizu, gaupasan. Ez dizute taberna ixten uzten.
Gai jartzailea: Oier Suarez
Bertsolariak: Julen Zelaieta, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Amets Arzallus
Saioa: 2016-08-09 Gasteiz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Parrandazale baten ohiko eszena, etxeko giltzak galduta

Goizeko laurak dira eta hondartzan zaude eserita. Gaua gogorra eta luzea izan da. Tabernako pertsianak ixten ikusi dituzu, lagunak aspaldi galdu ziren.Taxirik ere ez zegoen. Eta giltzak? Etxeko giltzak? Abiatu zara eta hondartzan jarri zara. Dena ilun, olatuen aparra bakarrik ikusten da.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2016-07-24 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zergatik gorritu zen atzeko bakoitza azkeneko aldiz?

Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez.
Gai jartzailea: Miren Loizaga
Bertsolariak: Julio Soto, Igor Elortza, Jone Uria Albizuri, Fredi Paia, Alaia Martin, Andoni Egaña
Saioa: 2016-07-06 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ustez zure aitona ehortzi zuten fosa irekitzera doaz

Orain dela 80 urte hil zen zure aitona. Gaur, Elgetako Intxortako frontea egon zen lekura zoazte familia osoa. Ustez zure aitona ehortzita dagoen fosa irekitzera doaz.
Gai jartzailea: Iraia Gabilondo
Bertsolariak: Unai Agirre Goia
Saioa: 2016-05-20 Antzuola Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Kartzelatik irtetear, presoa eta funtzionarioa

Iñaki, 25 urte egin dituzu kartzelan. Gaur, erraz ahaztuko ez duzun eguna iritsi da, bazatoz herrira. Irteteko ordua iritsi zaizu, eta hor duzu, Beñat azken urteetan alboan eduki duzun funtzionarioa. Elkarri begira zaudete.
Gai jartzailea: Esti Alberdi
Bertsolariak: Iñaki Murua, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2016-05-13 Ondarroa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehen musua eman gabeko nerabeak. Elkarrekin probatzea proposatu du batek

Hamabost urteko lagunak zarete. Zuen lagun guztiek emana omen dute lehen musua, baina zuek ez. Jonek elkarrekin probatzea proposatu dio Maialeni.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Maialen Lujanbio
Saioa: 2016-05-06 Abadiño Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Operatzeko zain dagoena eta zirujau urduria

Unai, gaur operatu behar zaituzte. Oraintxe etorri da Haritz, zure zirujaua. Urduri dagoela konturatu zara.
Bertsolariak: Unai Mendizabal, Haritz Mujika
Saioa: 2016-04-02 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ohekideari entzun nahiko ez zenizkiokeen hitzak

“Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko.
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin, Amaia Agirre
Saioa: 2016-03-06 Elizondo Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zalantza askorekin hartu zenuen erabakia. Gaur argi ikusi duzu asmatu zenuela

Zalantza askorekin hartu zenuen erabakia. Gaur argi ikusi duzu asmatu zenuela.
Gai jartzailea: Jone Uria Albizuri
Bertsolariak: Aitor Servier
Saioa: 2016-02-12 Getxo Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Familia bazkaritan haurra xantaia egiten gurasoari

(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian. Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko. Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Gai jartzailea: Estitxu Eizagirre
Bertsolariak: Ane Labaka Mayoz, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2016-01-30 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun