Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Adiskideak eta sexulagunak, batek giltza eman eta besteak hartu ez

Adiskidetasun koloretsua duzue Jon eta Miren; alegia, lagun onak zarete, eta batzuetan hori baino gehixeago ere bai. Zuk, Jon, zure etxeko giltzak eman dizkiozu Mireni, baina Mirenek ez dizkizu hartu.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Jon Martin
Saioa: 2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Hirurehun euroak gastatuta

Hirurehun eurorekin irten zara etxetik, eta ezer gabe itzuli zara berriz.
Bertsolariak: Igor Elortza
Saioa: 2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxea salgai

Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara.
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Supermerkatuan erosketa eginda, baserritarren manifestazioari begira

Supermerkatuan erosketa eginda atera zarete oraintxe. Baserritarren manifestazio bat dago atarian, traktore eta behi eta guzti.
Bertsolariak: Jon Maia, Onintza Enbeita
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Larrutan ari direla, gurasoak etxera sartzear

Aitorren etxean zaudete biok, ohe jolasean. Zuri, Julio, Aitorrek esan dizu zazpi eta erdietan etorriko direla bere gurasoak. Bostak dira, eta giltza hotsa sumatu duzue atean.
Bertsolariak: Julio Soto, Aitor Sarriegi
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: Musika

1. Puntua: Disko salmenta ere / beheraka-beheraka 2. Puntua: Eta musikariek / kontzertu asko nahi 3. Puntua: Asko joaten al zara / kontzertuetara?
Bertsolariak: Amets Arzallus
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amaren umetako eskolako notak

Amets, zure eskolako notak direla eta, askotan aritzen zarete eztabaidan etxean. Gaur, Onintza amaren umetako notak aurkitu dituzu paper zaharren artean.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Onintza Enbeita
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara

Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara.
Bertsolariak: Jon Maia
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Laster aitona-amona rolean

Ustekabean, gaur alabak esan dizue aitona-amona izango zaretela udaberrian; zu, Sustrai, aitona, eta Igor, amona.
Gai jartzailea: Saroi Jauregi
Bertsolariak: Igor Elortza, Sustrai Colina
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


EGA frogan, euskaldun zaharra eta zuzentzaile txorrotxa

Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Iker Zubeldia
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: Euria

1. Puntua: Hainbeste eurirekin / ez al zara ito? 2. Puntua: Ez da giro onena / errepiderako 3. Puntua: Gustura egoten da / leihotik begira
Bertsolariak: Sustrai Colina
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: Txokolatea

1. Puntua: Gustukoa al duzu / zuk txokolatea? 2. Puntua: Gorrotxategi-rena / dugu sonatua 3. Puntua: Batzuek jartzen dute / sexuaren pare
Bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kamiolaria eta ezkutuan ekartzeko eskatu dion marokoarra

Zu, Uxue, kamiolaria zara, eta Marokotik bueltan zatoz. Igor marokoarrak kamioian ezkutatuta ekartzeko eskatu dizu.
Bertsolariak: Igor Elortza, Uxue Alberdi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Putetxeko aparkalekuan duzu autoa; oraintxe arrankatu duzu.


Bertsolariak: Uxue Alberdi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zahar etxeko bi adindu, asteburuetan gazte boluntarioak datoz

Zahar etxe bateko bi adindu zarete. Asteburu oro hainbat gazte boluntario etortzen dira eguna zuekin igarotzera.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Iker Zubeldia
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


DBHko irakasleak, ikasle gehienek eskola utzi eta lanean hasi nahi

Bigarren Hezkuntzako hogei ikasleren irakasleak zarete. Zuen ikasle gehienek aitortu dizuete ikasketak utzi eta lanean hasteko irrikan daudela.
Bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pilotaria eta Ama Birjinari kandela jartzen dion amona

Zu, Ainhoa, pilotaria zara, eta partida bat jokatu behar duzun bakoitzean, kandela bat jartzen dio Uxue amonak Ama Birjinari. Azkenaldian, ez duzu partida bakar bat ere irabazten.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Segalaria eta futbol zelaia mozteko eskatu dion udal teknikaria

Igor, urteak daramatzazu segalari gisa herri-kirolak sustatzen, eta ez duzu sekula laguntzarik jaso Udaletik. Gaur, belarra mozteko makina hondatu zaiela eta, futbol zelaiko belarra mozteko eskatu dizu Iñaki Udaleko teknikariak.
Bertsolariak: Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Odola emateko autobusari begira

Kalean zabiltzatela, odola emateko autobusa ikusi duzue, eta ilara luzea dago sartzeko zain.
Bertsolariak: Iñaki Zelaia, Unai Iturriaga
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: Joanito Oiartzabal

1. Puntua: Joanito Oiartzabal / ezaguna dugu 2. Puntua: Zigarroa erreta / Everesten gora 3. Puntua: Orain telebistako / izar bihurtu da
Bertsolariak: Miren Amuriza
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun