Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Bi ume jaio berriak. Bata neska, bestea mutila

Ume jaio berriak zarete. Jaio eta elkarren ondoan jarri zaituztete. Begiak zabaldu, eta elkarri begiratu diozue. Zu, Igor, neska zara. Zu, Arkaitz, mutila.
Bertsolariak: Igor Elortza, Arkaitz Estiballes
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Sexu bereko bikotea, 20 urteko harremanean, iraganari begira

Sexu bereko bikotea zarete. Hogei urte daramatzazue elkarrekin. Ospatzen ari zaretela, atzera begira jarri zarete.
Bertsolariak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Krisiaz pozik dauden psikologoa eta sex-shopekoa

Krisiarekin arduratuta gauden honetan, zuei inoiz baino hobeto doakizue. Zu, Iratxe, psikologoa zara. Zu, Etxahun, sex-shop bateko nagusia.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Nerabe baten gurasoak, atean belarria jarrita

Nerabe baten gurasoak zarete. Xabi, etxera heldu zarenean, Fredi, semearen gelako atean belarria jarrita harrapatu duzu.
Bertsolariak: Xabi Paya, Fredi Paia
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Funtzionarioak

Administrazioko funtzionarioak zarete. Zuen lan mahaiak paperez gainezka daude.
Bertsolariak: Igor Elortza, Onintza Enbeita
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Sexua bikotean ala bakarrik

Zuek biok zuen plazer beharrizanak modu ezberdinetara asetzen dituzue. Zuk, Unai, bikotearekin nahiago duzu. Zu, Igor, bakarrik konpontzen zara.
Bertsolariak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Berarekin geratu zara kafe bat hartzeko

Fredi, aspaldion bera baino ez daukazu buruan. Berarekin geratu zara kafe bat hartzeko. Badator.
Bertsolariak: Fredi Paia
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Giltza hotsa entzunda, armairura

Giltza hotsa entzun orduko, ohe lagunak armairura bidali zaitu. Orduerdi daramazu armairu barruan.
Bertsolariak: Arkaitz Estiballes
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Denda txikia ixtear

Zure aitita-amamek auzoan zabaldutako denda txikia itxi egingo duzu. Gaur da denda zabaltzen duzun azken eguna.
Bertsolariak: Igor Elortza
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Astelehen goiza da. Irribarretsu zagoz oraindino

Astelehen goiza da. Irribarretsu zagoz oraindino.
Bertsolariak: Unai Iturriaga
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Harakina eta aspaldian agertu gabeko bezeroa

Eñaut, herriko harakina zara. Xabi, zure bezeroa, astero etortzen zitzaizun lehen erosketak egitera. Azken hilabete eta erdian, ordea, ez duzu ikusi. Oraintxe sartu da harategiko atetik.
Bertsolariak: Xabi Paya, Eñaut Intxaurraga
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Drogak, sexua eta rock and rolla

Rockero zahar bi zarete. Zuk, Unai, betiko leloari eusten diozu: drogak, sexua eta rock and rolla. Gorkak, ordea, orain rockarekin nahikoa omen du.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Gorka Ostolaza "Potxis"
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Semea 40 urterekin amaren etxera bueltan

Ama-semeak zarete. Gorka ama eta Igor semea. Gorka, Igorrek aspaldi utzi zuen zuen etxea. Orain, berrogei urte bete dituenean, atzera zuen etxera itzuli da.
Bertsolariak: Igor Elortza, Gorka Ostolaza "Potxis"
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bikotea ohe banatan, gaur bata hurbildu da besteagana

Adineko bikotea zarete. Elkarrekin bizi arren, urteak dira ohe banatan lo egiten duzuela. Eñaut, gaur gauean Unai albora etorri zaizu.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Eñaut Intxaurraga
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Katalejoekin bizilagunei zelatan

Etxean zaudela, katalejo batzuk hartu eta inguruko etxeetara begira hasi zara. Lehenengo solairua, bigarrena? eta hirugarren solairuan geratu zara.
Bertsolariak: Miren Amuriza
Saioa: 2008-11-30 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pelukera gaztea eta edadeko andrea

Miren, ile apaindegi bateko behargin gaztea zara. Eneko, edadeko andretxoa, astero-astero etortzen zaizu ilea apaintzera. Gaur ere asteroko elkarrizketari ekin diozue.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2008-11-30 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Edadeko bi emakume, astea bilobak zaintzen, asteburuan libre

Edadeko bi emakume zarete. Aste barrua zuen bilobak zaintzen igaro duzue. Asteburua heldu da, eta libre zaudete.
Bertsolariak: Ibon Ajuriagojeaskoa, Oihana Bartra
Saioa: 2008-11-23 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaupasaz elizara

Gaupasa baten ondoren, hamabietako mezan sartu eta azkeneko ilaran jarri zarete.
Bertsolariak: Fredi Paia, Ibon Ajuriagojeaskoa
Saioa: 2008-11-23 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Herri txikia hazten ari delako, bata gustura, bestea kezkatuta

Ander eta Gorka, zuen herri txikia eten barik hazten doa azken aldian. Zu, Ander, gustura zaude. Zu, Gorka, ordea, arduratuta.
Bertsolariak: Gorka Lazkano, Ander Elortegi
Saioa: 2008-11-09 Zaldibar Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Orain hogei urte agurtu zenuen pertsona hori bueltan datorkizu gaur

Orain hogei urte agurtu zenuen pertsona hori bueltan datorkizu gaur.
Bertsolariak: Manex Sagarna
Saioa: 2008-11-09 Zaldibar Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun