Lanak filtratu:
Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)
Anaiak zarete. Gaur, liburu hau ikusi duzue amaren gau-mahaian: Nola aurre egin minbiziari.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Arkaitz Estiballes
Saioa: 2009-11-29 Donostia Txapelketa
Zuk, Uxue, duela urte batzuk gainditu zenuen droga mendekotasuna. Gaur, Iñaki semearen gelan, haxixa eta erretzeko papera aurkitu dituzu.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Uxue Alberdi
Saioa: 2009-11-29 Donostia Txapelketa
Zuen bikotekideak tenis jokalariak dira. Haien partida bat ikusten ari zarete, eta haien marruak entzuten.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Jon Maia
Saioa: 2009-11-29 Donostia Txapelketa
Transexualak zarete. Lege aldaketarekin, ebakuntza egiteko aukera duzue orain. Gaur duzue ebakuntza prestatzeko lehen kontsulta. Itxarongelan zaudete.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Amets Arzallus
Saioa: 2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Erabaki zenuten zazpi urte izan arte ez zeniotela esango zuen haurrari adoptatua zela. Zazpigarren urtebetetze eguna du gaur. Zuk, Amets, erran egin nahi diozu; Unaik, ez.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Unai Iturriaga
Saioa: 2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Mitin bat entzuten ari zarete, lehen lerroan jarrita. Ezin diezue begiei zabalik eutsi.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Unai Iturriaga
Saioa: 2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Bi guraso zarete. Egunero joaten zarete parkera zuen umeekin. Ohartu zarete zuen umeek beren lagun bat baztertzen dutela.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Iñaki Zelaia
Saioa: 2009-11-22 Iruñea Txapelketa
Zu, Igor, puenting-eko edo zubi-saltoko monitorea zara. Jon agurea etorri zaizu gaur, berak ere salto egin nahi duela esanez.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Jon Martin
Saioa: 2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Adiskidetasun koloretsua duzue Jon eta Miren; alegia, lagun onak zarete, eta batzuetan hori baino gehixeago ere bai. Zuk, Jon, zure etxeko giltzak eman dizkiozu Mireni, baina Mirenek ez dizkizu hartu.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Jon Martin
Saioa: 2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa
Supermerkatuan erosketa eginda atera zarete oraintxe. Baserritarren manifestazio bat dago atarian, traktore eta behi eta guzti.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Onintza Enbeita
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Aitorren etxean zaudete biok, ohe jolasean. Zuri, Julio, Aitorrek esan dizu zazpi eta erdietan etorriko direla bere gurasoak. Bostak dira, eta giltza hotsa sumatu duzue atean.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Aitor Sarriegi
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Amets, zure eskolako notak direla eta, askotan aritzen zarete eztabaidan etxean. Gaur, Onintza amaren umetako notak aurkitu dituzu paper zaharren artean.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Onintza Enbeita
Saioa: 2009-11-15 Hendaia Txapelketa
Ustekabean, gaur alabak esan dizue aitona-amona izango zaretela udaberrian; zu, Sustrai, aitona, eta Igor, amona.
Gai jartzailea: Saroi Jauregi
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Sustrai Colina
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Iker Zubeldia
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Zu, Uxue, kamiolaria zara, eta Marokotik bueltan zatoz. Igor marokoarrak kamioian ezkutatuta ekartzeko eskatu dizu.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Uxue Alberdi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Zahar etxe bateko bi adindu zarete. Asteburu oro hainbat gazte boluntario etortzen dira eguna zuekin igarotzera.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Iker Zubeldia
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Bigarren Hezkuntzako hogei ikasleren irakasleak zarete. Zuen ikasle gehienek aitortu dizuete ikasketak utzi eta lanean hasteko irrikan daudela.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Zu, Ainhoa, pilotaria zara, eta partida bat jokatu behar duzun bakoitzean, kandela bat jartzen dio Uxue amonak Ama Birjinari. Azkenaldian, ez duzu partida bakar bat ere irabazten.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Igor, urteak daramatzazu segalari gisa herri-kirolak sustatzen, eta ez duzu sekula laguntzarik jaso Udaletik. Gaur, belarra mozteko makina hondatu zaiela eta, futbol zelaiko belarra mozteko eskatu dizu Iñaki Udaleko teknikariak.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Kalean zabiltzatela, odola emateko autobusa ikusi duzue, eta ilara luzea dago sartzeko zain.
Bertsolariak:
Iñaki Zelaia,
Unai Iturriaga
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa