Lanak filtratu:
Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)
            30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari?
            Gai jartzailea: Igotz Alkorta
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-09-09 Zizurkil Jaialdia
                
            Badakizu egiten ari zaren hori ez dagoela ondo, baina kontzientzia lasai daukazu.
            
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-09-06 Zarautz Sariketa
                
            Miarritzeko hotel handi bateko logela garbitzaileak zarete. G-7a dela eta, bertan egon dira munduko agintariak. Logelak garbitzen hasi zarete. Trump senar-emazteen logela duzue zain.
            Gai jartzailea: Erlantz Ibargurengoitia
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-09-01 Plentzia Jaialdia
                
            Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan.
            
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-08-24 Bilbo Jaialdia
                
            Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete.
            
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-08-23 Donostia Berezia
                
            Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek?
            Gai jartzailea: Unai Elizasu
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-08-12 Donostia Jaialdia
                
            Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da.
            
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
                
            Bikote izan zineten gaztetxotan. Gaur, Maddi Ane, Joanesek lagun eskaera egin dizu Facebook-en. Berehala onartu duzu
            Gai jartzailea: Josu Sanjurjo
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-07-07 Lesaka Jaialdia
                
            Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin.
            Gai jartzailea: Inaxio Usarralde
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-07-01 Usurbil Jaialdia
                
            Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira....
            Gai jartzailea: Xabat Galletebeitia
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-06-21 Lekeitio Jaialdia
                
            Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen.
            Gai jartzailea: Xabat Galletebeitia
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-06-21 Lekeitio Jaialdia
                
            FANT zinemaldi fantastikoa hasi berri da Bilbon. Onintzak lortu du Unai senarra pelikula bat ikustera joatea. Ordu laurdenerako Unaik izututa alde egin du.
            Gai jartzailea: Joserra Bilbao
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-05-04 Bilbo Jaialdia
                
            Zuen baserria zazpi senideen esku geratu zen gurasoak hil zirenean. Orain zakurra eta katua bezala zabiltzate.
            
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-04-27 Gabiria Sariketa
                
            Presidentetzarako hautagaiak zarete. Kanpainan zehar sekulakoak esan dizkiozue elkarri. Bozak zenbatu ostean, aginterako aukera bakarra elkartzea da.
            
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-04-27 Deba Sariketa
                
            Aspalditik elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Bakoitzak bere gauzak ekarri zituen etxera. Familia handitzen doa, eta gero eta espazio gutxiago dago. Zerbait bota beharra dago.
            Gai jartzailea: Unai Manterola
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-04-26 Zumaia Jaialdia
                
            Haur eskolako irakaslea zara. Siestarako ordua da, eta gaur ere inork ez du berarekin lo egin nahi. (Panpin beltz bat eman dio eskura).
            Gai jartzailea: Ekaitz Goikoetxea
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-04-05 Beasain Jaialdia
                
            Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen  guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete.
            Gai jartzailea: Unai Elizasu
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2019-02-22 Donostia Jaialdia
                
            Jokoak gaixoturik egon da Amets, apustu hemen eta apustu han. Orain, ludopatia gainditzen ari da. Gaur Azpeitian ireki behar duten apustu etxearen aurkako kontzentrazioan dago.
            Gai jartzailea: Haritz Etxeberria "Ministro"
            Bertsolariak: 
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2018-12-20 Azpeitia Jaialdia
                
            Ikasketak egin nahi zenituen eta egin zenituen. Bikotea nahi zenuen eta baduzu. Lan egonkorra izan nahi zenuen eta baduzu. Ama izan nahi zenuen eta hala zara. Arrakasta topatu nahi eta baduzu. Edertasuna nahi eta hala izan. Baina zu hala ere ez zara ondo sentitzen.
            Gai jartzailea: Maite Berriozabal
            Bertsolariak: 
                Miren Amuriza
                
                Saioa: 2018-12-02 Berriz Berezia
                
            Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti.  Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza.
            Gai jartzailea: Jon Mikel Mujika
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Alaia Martin, 
                
                Unai Mendizabal, 
                
                Andoni EgaƱa
                
                Saioa: 2018-11-25 Eibar Jaialdia