Lanak filtratu:
Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)
            
            
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2018-10-19 Aramaio Sariketa 21:00
                
            Lagun baten semearen lehen urtebetetzera gonbidatu zaituzte. Ustez erregali egoki eta polita erosi diozu. Ez dio begiratu ere egin. Ordubete darama bilgarriarekin jolasean.
            Gai jartzailea: Saroi Jauregi
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2018-10-14 Donostia Berezia
                
            Bufete berean lan egiten duzuen bi abokatu zarete. Aitorrek kasu batzuei ezezkoa eman nahi izaten die; Aratzek uste du guztiek onartu behar dituztela.
            
            Bertsolariak: 
                Aitor Salegi, 
                
                Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
                
                Saioa: 2018-09-07 Zarautz Sariketa
                
            
            
            Bertsolariak: 
                Imanol Uria
                
                Saioa: 2018-09-07 Zarautz Sariketa
                
            Aitor enamoratu egin da. Bikoteak ordea “Poliki” esan dizu;“Denbora behar dut norbaitek ukitu nazan”.
            Gai jartzailea: Unai Elizasu
            Bertsolariak: 
                Aitor Mendiluze
                
                Saioa: 2018-09-07 Donostia Jaialdia
                
            Hamar urteko semea duzue eta egunetik egunera gogo gutxiagokin joaten da eskolara. Gaur irain bat, gaur zaplazteko bat... Etxera iristean bikotea ikusi duzu semea entrenatzen horrelakoetan nola erantzun beharko lukeen.
            Gai jartzailea: Unai Elizasu
            Bertsolariak: 
                Sustrai Colina
                
                Saioa: 2018-09-07 Donostia Jaialdia
                
            Jokin, erretzeari laga nahian zabiltza, baina parrandan Oierri bat eskatu diozu. Ez dizu eman nahi.
            Gai jartzailea: Alexander Idoeta
            Bertsolariak: 
                Oier Etxeberria, 
                
                Jokin Bergara
                
                Saioa: 2018-05-12 Ondarroa Sariketa
                
            Pasa berri da maiatzaren bata. Bertsolariok ere beharko duzue bada sindikatu bat? Hirurok elkartu zarete sindikatu bat egiteko. Manifa ere egin duzue eta orain hasi zarete hizketan.
            Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
            Bertsolariak: 
                Saioa: 2018-05-09 Legorreta Jaialdia
                
            Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da.
            Gai jartzailea: Irati Erkizia
            Bertsolariak: 
                Sustrai Colina, 
                
                Oihana Bartra
                
                Saioa: 2018-05-05 Bilbo Jaialdia
                
            Miren, jarri esku-ohe honetan etzanda eta  Onintza zu aldamenean zutik.  Oraintxe galdetu diozu: “Prest zaude depilatzen hasteko?” (Bata etzanda eta bestea alboan zutik daudela kantatzen dute).
            Gai jartzailea: Amaia Agirre
            Bertsolariak: 
                Miren Artetxe, 
                
                Onintza Enbeita
                
                Saioa: 2018-04-26 Donostia Berezia
                
            
            
            Bertsolariak: 
                Txaber Altube, 
                
                Peru Abarrategi
                
                Saioa: 2018-04-07 Gabiria Sariketa
                
            Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik  jaisten.
            Gai jartzailea: Maite Berriozabal
            Bertsolariak: 
                Oihana Iguaran, 
                
                Alaia Martin
                
                Saioa: 2018-03-10 Zigoitia Berezia
                
            Gaur ligatu egin duzue eta Ikerren etxera joan zarete. Iker bero-bero dago, baina Ametsi atentzioa deitu dio etxeko dekorazioak eta gau osoa objektuei begira darama, galdezka.
            
            Bertsolariak: 
                Amets Arzallus, 
                
                Iker Zubeldia
                
                Saioa: 2018-02-24 Zarautz Jaialdia
                
            Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata.
            Gai jartzailea: Amaia Agirre
            Bertsolariak: 
                Jon Maia, 
                
                Alaia Martin, 
                
                Beñat Iguaran, 
                
                Beñat Gaztelumendi, 
                
                Andoni Egaña
                
                Saioa: 2018-01-20 Tolosa Jaialdia
                
            Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko.
            
            Bertsolariak: 
                Oihana Iguaran, 
                
                Uxue Alberdi
                
                Saioa: 2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia
                
            Medikuntza ikasten ari zarete biok. Jakin berri duzue zuen irakasle bat medikuntzarako inhabilitatu dutela eutanasia aplikatzea leporatuta. Igor, haren aldeko sinadurak biltzea proposatu dizu Beñatek. 
            
            Bertsolariak: 
                Igor Elortza, 
                
                Beñat Gaztelumendi
                
                Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
                
            Bikote hasiberria dira Sustrai  eta Igor. Jatetxe batera joan dira erdi ezkutuan inork ikus ez ditzan. Ezaguna besterik ez dago. 
            
            Bertsolariak: 
                Igor Elortza, 
                
                Sustrai Colina
                
                Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
                
            Telebistako makilatzaileak zarete. Gaur ere lan eta lan ari zarete. 
            
            Bertsolariak: 
                Unai Agirre Goia, 
                
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
                
            Ama izan zara. Denek diote pozik egon behar zenukeela, baina ez zara hala sentitzen.
            
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio
                
                Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
                
            Hamar urteko haur bat duzu harreran. Gaur du asteroko bisita familia biologikoarekin. Noiz itzuliko zain zaude. 
            
            Bertsolariak: 
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30