Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Haurrak gurasoekin egiten du lo. Ohitura hori uztea nahi du batek

Zortzi urteko haur baten gurasoak zarete. Zuen haurrak zuekin lo egiten jarraitzen du. Miren, Jonek esan dizu badela garaia ohitura hori alde batera uzteko.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri
Saioa: 2017-10-07 Zalla Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Argazkia gorde ala zabaldu

Jendea harri eta zur utziko lukeen argazkia atera berri duzu. Zalantzan zaude gorde edo zabaldu.
Bertsolariak: Miren Amuriza
Saioa: 2017-10-07 Zalla Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea eguneroko lanekin leher eginda, sofan

Bikotea zarete. Egunero bezala, lanetik etorri, etxeko lanak egin, umeak oheratu... eta sofan zaudete bata bestearen ondoan leher eginda.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi erizain. Batak 8 ziztada besteari, zainak aurkitu ezinik

Erizainak zarete. Julio, gaur Aginek zuri atera behar zizun odola. Zortzi aldiz ziztatu zaitu, baina ez du lortzen zainak aurkitzea.
Bertsolariak: Julio Soto, Agin Laburu
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Oporretarako baldintza, batentzat wifi gabeko lekua izatea, bestearentzat wifiduna

Oporretara elkarrekin joateko plana egiten ari zarete. Zu, Iñaki, wifia eta Internetera konektatzeko modurik ez dagoen toki baten bila zabiltza. Oihanak berriz esan dizu konektatzeko modurik ez badago bera ez doala.
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iñaki Apalategi Astigarraga
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: hezkidetza

Puntua: Parekidetasuna / lortzea helburu Puntua: Mutilak futbolari / ta neskak printzesa Puntua: Hezkidetzak lantzeak / hainbeste onura
Bertsolariak: Oihana Iguaran
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: errepideak

Puntua: Obra besterik ez da / errepideetan Puntua: Bidesaria ez da / batere merkea Puntua: Garraio publikoa / eraginkorrena
Bertsolariak: Unai Agirre Goia
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara

Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.
Bertsolariak: Oihana Iguaran
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Eskola jangelako langileak harrituta ikasle askoren jarreraz

Eskolako jangelako langileak zarete. Harrituta zaudete ikasle askok bertan duten jarrera lotsagabearekin.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi zikloturista. Pasa den astean txirrindulari bat harrapatu zuten

Asteburu oro irteten zarete elkarrekin bizikletaz ibiltzera. Joan den asteburuan txirrindulari bat harrapatu zuten bihurgunetik pasatu berri zarete.
Bertsolariak: Beñat Iguaran, Jon Martin
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: dantza

Puntua: Dantza egitea da / gauza atsegina Puntua: Fandango, arin-arin / reeggaetoi ta rocka Puntua: Erritmoari eusten / saiatu beharko
Bertsolariak: Jon Martin
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoak zaintzeko txandak egiten. Batek bi asteburutan kale

Anai-arrebak zarete. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzue. Nerea, joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, zu joan zinen gurasoak zaintzera haren ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Jon Martin
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Prentsaurrekoan azken galdera erantzun gabe alde

Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu.
Bertsolariak: Beñat Iguaran
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Arropa dendaria eta probatu ostean deus erosten ez duena

Zuk, Aimar, arropa denda bat duzu. Beñat zure dendara etorri den bakoitzean, arropa andana probatu eta deus erosi gabe atera da. Oraintxe dator berriro.
Bertsolariak: Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea
Saioa: 2017-09-23 Baigorri Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntuak emanda: ikasturte hasiera

Puntua: Irailak dakarkigu / kurtso hasiera Puntua: Futbola, ingelesa / musika eskola Puntua: Onenak izateko / presio galanta
Bertsolariak: Alaia Martin
Saioa: 2017-09-23 Baigorri Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Irrati zuzendaria eta esataria. Gazteek euskal musikarik ez diete eskatzen

Zu, Mikel, irrati euskaldun bateko zuzendaria zara, eta Alaia, bertako esataria da. Mikel, Alaiak gazteendako musika saio bat gidatzen du. Entzuleek euskal musikarik eskatzen ez dutela eta, kezkatuta etorri zaizu gaur Alaia.
Bertsolariak: Mikel Artola, Alaia Martin
Saioa: 2017-09-23 Baigorri Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez

Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.
Bertsolariak: Alaia Martin
Saioa: 2017-09-23 Baigorri Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Biloba amonari baratzean landareentzat leku eske

Maialen, baratzean lanean ari zarela, Sebastian biloba etorri zaizu beste bi lagunekin eta landare batzuentzat zure baratzean lekua uzteko galdegin dizu.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-09-15 Lezo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Hondarribiako alardean plastiko beltzak

Hondarribian sasoi honetan irteten da alardea; mistoa eta betikoa. Albistegietan plastiko beltzak ikusten dira alarde mistoaren aurka. Zer ezkutatu nahi dute benetan plastiko beltz horiek?
Bertsolariak: Unai Iturriaga
Saioa: 2017-09-10 Elorrio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Estu heldu dizu eskutik

Estu heldu dizu eskutik.
Bertsolariak: Nahia Sasco
Saioa: 2017-09-01 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun