Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Irabazleen arazoak

Futbol talde beraren entrenatzaileak zarete. Zuen taldea zazpi eta huts irabazten ari da gaurko partida eta oraindik bigarren zati osoa falta da. Atsedenaldian, Ak eskatu nahi die lasai jokatu eta gol gehiago ez sartzeko. Bk, berriz, ahalik eta gol gehien sartzen jarrai dezaten nahi du.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Saskibaloi partidako maskotak zer dio?

Bi nerabe zarete. Diru pixka bat lortu nahi zenutela eta, saskibaloi talde bateko maskota izateko lan eskaintza onartu zenuten. Gaur izan da lehen lan eguna. Amaitu berri da partida.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Bikote oiharen argazkien kudeaketa sare sozialetan

Zuen arteko bikote harremana duela gutxi eten zenuten bi gazte zarete. A; bikote harremana moztu ondotik, elkarrekin agertzen zineten argazki guztiak ezabatu dituzu zure sare sozialetatik. B; lehengo moduan utzi dituzu.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Etxean ala jatetxean ospatu

Bikotea zarete. A; beti etxean egin nahi izaten dituzu lagunarteko nahiz familiarteko ospakizun bazkari eta afariak. B; zuk, berriz, nahiago izaten duzu jatetxeetara joan.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Haurren eskolaz kanpoko ekintzak

Bikotea zarete. Zuen seme alabek eskolaz kanpoko jardueren izen-emate orriak etxera ekarri berri dituzte. Aurten ere kirol jardueratan soilik parte hartu nahi dutela ohartu zarete.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.


Hilekoa lehen aldiz izan duen emakumea eta galtzen ari dena

Gauzak hasi eta bukatzen dira. Zikloak dira. Zuek biak bi emakume zarete. Enare, hilekoa lehendabiziko aldiz izan berri duen emakumea da. Eta Jone, adina dela eta hilekoa kentzen ari zaion emakumea izango da.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Enare Muniategi
Saioa: 2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoa ez da bertso-eskolako irakasleaz fidatzen

Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Unai Agirre Goia
Saioa: 2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lo faltan

Lo gutxi eginaz zabiltzate aspaldi; zu, Oihana, umeak dituzulako, eta zu, Jexux Mari, nerabeak dituzulako.
Gai jartzailea: Alaitz Sarasola
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa
Saioa: 2023-10-21 Zaldibia Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitonak eskolatzeko aukerarik ez eta biloba derrigortuta

Jexux Mari aitonak, ez zuen ikasteko aukerarik izan eta beti izan du horren pena. Gaur ere Eñaut biloba eskolara gogoz kontra doala ikusi du.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu Muñoa, Eñaut Martikorena Lizaso
Saioa: 2023-10-20 Asteasu Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Urtebetetze festara lagun denak gonbidatu nahi ez

Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Nerea Elustondo
Saioa: 2023-09-30 Lazkao Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Euskaldunak, oporrak eta larru jotzeak

Antza denez euskaldunek oporretara joateko Grezia aukeratzen dute. Eta datuen arabera, munduan larrutan gehien egiten den lurraldea Grezia ei da.
Gai jartzailea: Iñaki Beitia "Arbildu"
Bertsolariak: Xabi Paya, Onintza Enbeita
Saioa: 2023-09-29 Loiu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Fisioa mina areagotzen

Ofizio baino, ariketa honi o-fisio deituko diogu. Amaia, min oso intentsoak zenituelako Aitor Bizkarra fisioarengana joaten zinen. Bi sesiotan gaizki pasa ostean, mina joan baino, mina gorputz atal gehiagotara zabaldu zaizu. Hirugarren sesio batera joan zara gaur; duda asko dituzu hirugarren sesio bat gura ote duzun Aitorrekin, baina konfiatu egin duzu. Etzan zara ohatilan, eta Aitor fisioan lanean hasi den momentuan “Ai!” geratzeko esan diozu.
Gai jartzailea: Aritz Iza
Bertsolariak: Amaia Agirre, Aitor Bizkarra
Saioa: 2023-09-22 Oñati Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Alaba pornografiaz amari galdezka

Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Eli Pagola
Saioa: 2023-08-26 Hondarribia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Nola esan aitaginarrebari ez dituzula usoak saltsan gustuko

Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2023-08-24 Amezketa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Tenperaturaren eragina gure izaeran

Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu?
Gai jartzailea: Jon Amezaga
Bertsolariak: Julio Soto, Kerman Diaz
Saioa: 2023-07-12 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


40 urte krionizatuta eman ostean, berpiztu

Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena?
Gai jartzailea: Jon Amezaga
Bertsolariak: Miren Artetxe, Unai Iturriaga
Saioa: 2023-07-12 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Belaunaldi ezberdinetako bi emakume

Aurrez aurre zaudete bi emakume talentudun, belaunaldi ezberdinetakoak. Zer erranen zeniokete elkarri?
Gai jartzailea: Josu Sanjurjo
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Saioa: 2023-07-07 Lesaka Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoengan gustuko ez zenuena errepikatzen

Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal
Saioa: 2023-06-25 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Entrenatzaile pertsonalaz lehen aldiz

Maialen, kirola egitea erabaki duzu, eta Aitor entrenatzaile pertsonala kontratatu duzu. Lehenengo hamar minutuetarako damutu zara.
Gai jartzailea: Zihara Jainaga Larrinaga
Bertsolariak: Maialen Akizu, Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2023-06-25 Muxika Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aita parrandazaleak semea kate motzean

Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera.
Gai jartzailea: Aritz Eskudero
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi
Saioa: 2023-06-24 Andoain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun