Lanak filtratu:
Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)
Gure garaian ez zegoen, eta bat-batean ikusi genuen Mari Domingi Olentzerorekin batera, baina ez dakit inoiz galdetu zaion Mari Domingiri gustura dagoen edo... Oraintxe egingo dizkigu bi hitz Mari Domingik.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal
Saioa: 2015-01-08 Irun Jaialdia
Sebastian eta Amets ertzainak zarete, eta Andoni eta Maddalen guardia zibilak. Kontua da leku berera momentu berean iritsi zaretela. Eta denok kontrola ipintzera.
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Maddalen Arzallus,
Amets Arzallus,
Andoni Egaña
Saioa: 2015-01-05 Oñati Jaialdia
Hitza: Indarra
Bertsolariak:
Maider Arregi Markuleta
Saioa: 2014-12-08 Errenteria Sariketa
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal
Saioa: 2014-12-08 Errenteria Sariketa
Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara.
Bertsolariak:
Igor Elortza
Saioa: 2014-10-25 Errenteria Jaialdia
Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Etxahun Lekue,
Uxue Alberdi,
Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2014-08-21 Bilbo Jaialdia
Sebastian Aiako baserritarra. Zarauzko eskolatik baserriko berri jakitera umeak etorri dira, eta tartean Iker umea galderak egin eta egin eta ahal duen dena ukituz. Hasieran grazia egin dio Sebastiani, baina azkenean nazka-nazka eginda dago.
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Iker Zubeldia
Saioa: 2014-08-07 Aia Jaialdia
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Unai Iturriaga
Saioa: 2014-07-10 Donostia Berezia
Bi zuhaitz mota desberdin zarete. Eta beraz bizitza ulertzeko bi modu desberdin dituzue.
Zu, Andoni, hosto galkorra zara eta beraz etengabe ari zara zure ideiak berritzen eta birsortzen.
Zu, Maialen, zuhaitz hosto iraunkorra. Tinko eusten diezu zure hostoei ez ezik, baita zure betiko ideiei ere.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Andoni Egaña
Saioa: 2014-07-09 Getxo Jaialdia
Zuek bikote izan zineten, eta utzi zenuten. Askotan utzi duzue, baina duela hamar minutu larrutan ari zineten.
Bertsolariak:
Jon Martin,
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2014-06-29 Oñati Jaialdia
Jaietan txosnaren arduradunak. Jone pertsonalarena eta Etxahun edariarena. Hirugarren eguna, eta nebera hutsik eta zuek bakarrik txosnan.
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Etxahun Lekue
Saioa: 2014-06-29 Mungia Jaialdia
Hamalau urte zenituztenean, bikote izan zineten. Gaur txosnetako turnoa izan duzue elkarrekin. Txosna itxi eta bakarrik geratu zarete barruan.
Bertsolariak:
Amaia Agirre,
Iker Zubeldia
Saioa: 2014-06-24 Andoain Jaialdia
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Alaia Martin
Saioa: 2014-06-20 Anoeta Jaialdia
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu
Fernandez: Zigorra
Martin: Musua
Bertsolariak:
Jon Martin,
Eneko Fernandez
Saioa: 2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu:
B. Lizaso: Mikrofonoa
O. Perea: Isiltasuna
Bertsolariak:
Beñat Lizaso,
Oihane Perea
Saioa: 2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu.
Jokin: Malkoa
Beñat: Begirada
Bertsolariak:
Beñat Ugartetxea,
Jokin Uranga
Saioa: 2014-05-10 Azkoitia Sariketa
Bi animaliatxo zarete. Aitor behia eta Uxue matxinsaltoa. Denbora asko zelai berean bizitzen. Zenbat tarte ez ote dituzue elkarrekin pasa? Ailegatu da udaberria eta zuengan hasi da zerbait sortzen. Hasi da zuen estomagoa elkarrekiko zerbait sentitzen. Ilunbarra da eta hor zaudete zelaian. Maitasun inposible horretan.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Uxue Alberdi
Saioa: 2014-04-25 Zumaia Jaialdia
Ocho apellidos vascos pelikulan topikoak erabiltzen dira eta jendeari gustatu egiten zaio. Zuek ere topikoak erabili. Zarauztarren topikoak exajeratu Sebastianek eta azpeitiarrenak Andonik, jarritako eszena hauetan:
1.- Azpeitiarra eta zarauztarra hondartzan.
2.- Azpeitiarra eta zarauztarra baserrian.
3.- Azpeitiarra eta zarauztarra soziedadean.
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Andoni Egaña
Saioa: 2014-04-25 Zumaia Jaialdia
Bertsolariak:
Arkaitz Estiballes
Saioa: 2014-03-23 Gernika-Lumo Jaialdia
Ainhoa argazki zaharrei begira hasi da. Bere nerabezaroa… Zenbat aldatu diren gauzak! Zer esaten dio Ainhoak garai hartako nerabeari eta zer esaten nerabe hark Ainhoari?
Bertsolariak:
Eli Pagola,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2014-03-07 Hernani Berezia