Lanak filtratu:
Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)
Puntua: Zenbat amets dauzkazu / geroko utzita
Puntua: Dena ez da irteten / amestu bezala
Puntua: Amesgaizto berdina / gauero gauero
Bertsolariak:
Amaia Agirre
Saioa: 2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Lagunak dira. Urte anitz daramate herriko gaztetxean lanean. Amaiak Felixi erran dio zahartzen ari direla eta gaztetxea alde batera uzteko garaia dutela. Felixi ez zaio hala iruditzen.
Bertsolariak:
Felix Zubia,
Amaia Agirre
Saioa: 2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Aita-semeak dira, Julio semea eta Iñaki aita. Iñaki aspaldi alargundu zen, eta Juliok uste du bikote-laguna bilatu behar lukeela.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Iñaki Zelaia
Saioa: 2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Lor zenezakeen guztia lortu duzu baina jendeak ez dizu begirune handiegirik.
Bertsolariak:
Amaia Agirre
Saioa: 2013-10-12 Hendaia Txapelketa
Koadrila bereko bi lagun zarete. Herriko jaietan, tiropitxoian edo tiralekuan zaudete. Enekok hiru pelutxe lortu ditu dagoeneko, eta zuk, Beñat, ez duzu zotz bakar bat ere jo.
Bertsolariak:
Beñat Ugartetxea,
Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Elkarrekin lan egiten duzuen sukaldari bi zarete. Zuk, Jone, 10 kilo hartu dituzu azken urtebetean. Aginek, berriz, 10 kilo galdu ditu.
Bertsolariak:
Agin Laburu,
Jone Uria Albizuri
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Bikotea zarete. Zuk, Eneko, zure hainbat argazki eman dizkiozu Onintzari, etxean jartzeko. Oraindik ez du bat bera ere jarri.
Bertsolariak:
Onintza Enbeita,
Eneko Fernandez
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Puntua: Alkoholarekin bada / arazo ugari
Puntua: Edaririk onena / iturriko ura
Puntua: Sarri edaten dugu / asko ta presaka
Bertsolariak:
Beñat Ugartetxea
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Puntua: Lan istripuak dira / albiste sarritan
Puntua: Beti gelditzen dira / zenbaki hutsean
Puntua: Lan baldintzetan jarri / behar da arreta
Bertsolariak:
Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Puntua: Langabezia berriz / gora eta gora
Puntua: Bertsolaririk bada / gaur egun lan barik?
Puntua: Lanik egin ezean / ezin jubilatu
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Oraintxe amaitu duzue ume bat adoptatzeko prozesua, eta iritsi da umea hartzeko garaia. Umeak bi neba-arreba dituela jakin duzue. Zuk, Eneko, hirurak adoptatu nahi dituzu; Jonek bakarra.
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.
Bertsolariak:
Agin Laburu
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Euskal Herrira uda pasatzera etorritako Saharako bi haur zarete. Itzulerako hegazkinaren zain zaudete.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Iker Zubeldia
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa
Zuen alabaren futbol-partida ikustera etorri zarete. Zu, Jon, lotsatuta zaude, Alaia oihuka ari baita partida hasi denetik.
Bertsolariak:
Alaia Martin,
Jon Martin
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa
Puntua: Sukaldaritza dugu / aspaldian modan
Puntua: Elikadurarekin /zaindu osasuna
Puntua: Ekologikoa da / oso garestia
Bertsolariak:
Alaia Martin
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa
Bikote hasi berria zarete. Zu, Fredi, konturatu zara jende aurrean Joni musu ematen diozunean atzera egiten duela.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Jon Martin
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa
Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.
Bertsolariak:
Nerea Elustondo
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa
Kostata ireki dituzu begiak.
Bertsolariak:
Erika Lagoma
Saioa: 2013-09-21 Lesaka Jaialdia
Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Uxue Alberdi
Saioa: 2013-09-07 Donostia Jaialdia
Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du.
Bertsolariak:
Alaia Martin,
Andoni Egaña
Saioa: 2013-06-24 Andoain Jaialdia