Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Saharako haurra EH-ko haurraz jolasten, ur pistolarekin

Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2010-07-30 Villabona Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Down sindromea duen semea oporretara joan da

Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Amets Arzallus
Saioa: 2010-07-30 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zaldia eta jockeya

Zuek zaldia eta jockeya zarete, Mikel zaldia eta Endika jockeya. Iaz lasterketa dezente irabazi zenituzten, baina aurten bat bera ere ez.
Bertsolariak: Endika Igartzabal Murua, Mikel Artola
Saioa: 2010-05-08 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ligearen telefono zenbakia, prakekin, garbigailura

Atzo ezagutu eta asko gustatu zitzaizun lagun baten telefono zenbakia, prakekin batera, amak garbigailuan sartu du.
Bertsolariak: Hodei Iruretagoiena Albizu
Saioa: 2010-05-08 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gure buruaren etsairik handienak gara

Entzuna diat, baina ez zakiat egia den: Xabi Payak izan dezakeen etsai bakarra Xabi Paya da.
Bertsolariak: Xabi Paya
Saioa: 2010-04-21 Leioa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Belaunaldi batetik bestera, baserritik landetxera

Zuk, Joxe, aspaldiko uste bat badaukazu, adinean aurrera zoaz, eta zure baserria zeinek hartu. Seme bakarra daukazu, Beñat, eta honek baserria hartu ordez, landetxea edo landa turismoa egin nahi du zuen baserria.
Bertsolariak: Beñat Ugartetxea, Joxe Agirre
Saioa: 2010-04-18 Mallabia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zoriontasunaz, bi presoren amak

Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik".
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña
Saioa: 2010-03-28 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Sahararrekiko elkartasunik bai?

Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Andoni Egaña
Saioa: 2010-03-28 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaur ere ez duzu zure etxean lorik egingo

Gaur ere ez duzu zure etxean lorik egingo.
Bertsolariak: Alaia Martin
Saioa: 2010-03-12 Azpeitia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Hitza emanda: asperdura

Asperdura sentsazioa sentiarazi behar diozu entzuleari bertso batekin.
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri
Saioa: 2010-02-27 Getxo Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gabon afarian, ama ez da mahaian esertzen

Zuk, Amets, aurten, Gabon gaueko afarian, mahaitik ez altxatzeko eskatu diozu Maialen amari, baina lehen platera bukatu bezain laster, altxatu egin da Maialen.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Txikiteoan, espuela eternoan

Txikiteoan zabiltzate tabernaz taberna. Hiru ordu daramatzazue azkena hartzen.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Autobusean inork ez du zure alboan eseri nahi

Goizero, autobusean hutsik geratzen den eserleku bakarra zure ondokoa izaten da.
Bertsolariak: Amets Arzallus
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Mendian galduta, putreak gainean bueltaka

Mendian galduta zabiltzate biok, eta konturatu zarete bi putre edo sai dabiltzala zuen gainean bueltaka.
Bertsolariak: Jon Maia, Unai Iturriaga
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Medikua, minbizidun haurrak jolasean ikusten

Medikua zara, Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil-aulkiekin lasterketak egiten.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Seme nerabeak koadrilako afariak baino nahiago entrenamenduak

Zuen 16 urteko semeak koadrilako afaria zuen gaur, baina oraingoan ere ez da joan, bihar goizeko zortzietan igeriketako entrenamendua duelako. Zuk, Jon, kezkatuta sumatzen duzu Aitor.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Jon Maia
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


BECeko garbitzaileak

BECeko garbitzaileak zarete. Gaurko saioa bukatzeko zain zaudete, lanean hasteko.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Ordu erdi daramazu dutxako txorrotaren azpian, baina markak ez dira joaten

Ordu erdi daramazu dutxako txorrotaren azpian, baina markak ez dira joaten.
Bertsolariak: Unai Iturriaga
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Zuhaitz alboan opariak jartzen harrapatu zaitu alabak

Zuhaitzaren alboan opariak jartzen ari zarela, bost urteko alabak harrapatu zaitu. Atean dago zuri begira-begira.
Bertsolariak: Andoni Egaña
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Oraingoan ez zaude prest laguntzeko

Anaiak berriro deitu dizu laguntza eske, baina oraingoan ez zaude prest laguntzeko.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi
Saioa: 2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun