Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Batek alkatetza utzi eta besteak hartu

Zuek biak herri bereko bi alkate izango zarete. Maialenek atzo utzi egin zuen alkate kargua, eta Unaik hartu.
Gai jartzailea: Aritz Zerain
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga
Saioa: 2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizi erdia osasuna galtzen, eta beste erdia konpontzen

Bizi erdia osasuna galtzen, eta beste erdia konpontzen.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak: Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2011-05-26 Durango Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Larrutan egiteko leku bila

Bikote hasiberria zarete. Asteburuetan bakarrik juntatzen zarete. Gaurko egunez, ostiral batez, elkarrekin joaten zarete afaltzera, eta ba horixe, ostiraleko plana: afaldu ostean, leku baten bila. Joan zarete mendi aldera, eta Ametsek, "ez, ez; hemen haizea dabil". Joan zarete itsas bazterrera eta "ez, ez; hemen olatuak sartzen dira eta..". Ordubete daramazue bueltaka.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus
Saioa: 2011-05-06 Zestoa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


EA-ko eta Ezker Abertzaleko bi militante liatzen

Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela.
Gai jartzailea: Jon Maia
Bertsolariak: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
Saioa: 2011-04-29 Zumaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zer da zugan aldatzen ez dena?

Pertsonak bizitzan aldatzen goaz, onera edo txarrera. Urteak aurrera doaz, gure bizitza ere aldatzen doa, baina izango dira gauza batzuk, zutabe batzuk, ezaugarri batzuk, aurrerapen horietan goazela ere, aldatzen ez direnak gure baitan. Nola da zure kasua, Xebaxtian?
Gai jartzailea: Jon Maia
Bertsolariak: Sebastian Lizaso
Saioa: 2011-04-29 Zumaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gutxitan esaten dituzun hitzak

Zeini ez dakit, baina behin irakurritakoa da honako hau: “Dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk”. Aitor, denok edukitzen ditugu nahi baino gutxiagotan aipatzen ditugun hitzak. Esango dizkiguzu horietako bizpahiru, eta zergatik esaten dituzun hitz horiek nahi baino gutxiagotan.
Gai jartzailea: Irati Agirreazaldegi Garzia
Bertsolariak: Aitor Sarriegi
Saioa: 2011-04-15 Bergara Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Parrandan, bat txapa sartzen, bestea gainetik kendu ezinda

Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik.
Gai jartzailea: Maddi Ane Txoperena
Bertsolariak: Odei Barroso, Sustrai Colina
Saioa: 2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko enpresaria eta gazte iraultzailea

Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak.
Bertsolariak: Imanol Lazkano, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2011-03-12 Villabona Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Estu besarkatu zaitu. Aspaldian ez duzu horrelako zirrararik bizi izan.

Estu besarkatu zaitu. Aspaldian ez duzu horrelako zirrararik bizi izan.
Gai jartzailea: Unai Gaztelumendi Arandia
Bertsolariak: Jokin Uranga
Saioa: 2011-03-05 Donostia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Edozeri buruz iritzia eman beharraz

Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus
Saioa: 2011-01-29 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Askotan pentsatzen duzu aukera gehiegi eman dizkiozula

Askotan pentsatzen duzu aukera gehiegi eman dizkiozula.
Gai jartzailea: Jon Eskudero
Bertsolariak: Unai Gaztelumendi Arandia
Saioa: 2011-01-21 Donostia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Jubilatzeko urtetan kotizatzen ari den langilea eta parlamentaria

Zuk, Iker, urte asko kotizatu dituzu, eta urte gehiago kotizatu beharko dituzu jubilazioa lortzeko. Igorrek, berriz, lau urte Parlamentuan egon, eta jubilazioa bermatuta dauka. Eta Igor izan da jubilazioa hirurogeita zazpi urtera atzeratzea erabaki duen parlamentarioetako bat.
Gai jartzailea: Amaia Otxotorena Gamio
Bertsolariak: Igor Elortza, Iker Zubeldia
Saioa: 2011-01-06 Hernani Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Erditzear ospitalean, batek epidurala nahi, besteak ez

Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut".
Bertsolariak: Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
Saioa: 2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bi, bata heriotzaz kezkatuta, bestea lasai

Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu.
Bertsolariak: Jon Maia, Andoni Egaña
Saioa: 2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Amak ez du adinekoen zentrotik etxera itzuli nahi

Ibai, adineko zure ama ezindua, Maialen, zaintzen duzu zure etxean; eta atsedena hartzeko edo, zentro batera eraman duzu hilabete baterako, nahiko kostata. Hilabete pasatu da, joan zara amaren bila, baina ez du etxera etorri nahi.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ibai Esoain
Saioa: 2010-12-06 Orio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Minik ematen ez duen mamografia, "garestiegia"

Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia".
Bertsolariak: Sustrai Colina, Jon Maia
Saioa: 2010-10-24 Arrasate Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Heriorekin elkartzeko janzten

Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta".
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus
Saioa: 2010-09-11 Alkiza Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Eguneko unerik kutunena

Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena?
Bertsolariak: Julio Soto, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Andoni Egaña
Saioa: 2010-08-24 Amezketa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea, bat zaintzan, bestea zabar

Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Andoni Egaña
Saioa: 2010-08-13 Baliarrain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizitzan une gogorren aurreko jarrerak

Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi
Saioa: 2010-08-13 Baliarrain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun