Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)

Semeak "utzi bakean" esanda gelara ihes

Gurasoak zarete. Zuen semearekin ez duzue sekula arazorik izan, baina azkenaldian harekiko harremana nahiko zaila da. Gaur berarengana hurbildu zaretenean "aita-ama, utzi bakean" esanez gelara ihes egin du.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Jon Maia
Saioa: 2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Haserre aldia izan duen bikotea, bata giltzarik gabe gelditu da kalean

Haserre aldia izan duen bikotea zarete. Arkaitz neska eta Xabi mutila. Zuk, Xabi, etxetik alde egin duzu giltzak etxean utzita. Ordu batzuk geroago atezain automatikoan txirrina jo eta jo ari zara. Halako batean erantzun du Arkaitzek.
Bertsolariak: Xabi Paya, Arkaitz Estiballes
Saioa: 2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Korrikalariak, bestea noiz geldituko den irrikan

Korrikalariak zarete biak. Gaur elkarrekin atera zarete osteratxo bat ematera. Baina bi ordu daramatzazue bestea noiz gelditu zain.
Bertsolariak: Xabi Paya, Jon Maia
Saioa: 2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


70 urteko bi emakume, gazteei begira

Hirurogeita hamar urteko bi emakume zarete. Arratsaldero elkartzen zarete kafetegi batean. Kalean zehar pasatzen diren gazteei begira zaudete.
Bertsolariak: Fredi Paia, Jokin Uranga
Saioa: 2005-11-06 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoak semea harrapatu du bikotea ez den beste batekin

Zuk Arkaitz, gaur zure semea Aitor, harrapatu duzu bere bikotekidea ez den beste batekin, parke galdu batean, muxuka.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Arkaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-10-23 Arrasate Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aita-semeak, matematika ariketak egin ezinda

Aita-semeak zarete. Zu Arkaitz Estiballes semea eta Arkaitz Goikoetxea aita. Igande gaua da eta biak hor zabiltzate matematikako problemak edo buruketak ebatzi ezinda.
Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Arkaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-10-23 Arrasate Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Enpresan batek postu apalagoa nahi, besteak handiagoa

Enpresa bereko bi langile zarete. Zuk Nahikari goi kargu batetik lanpostu apalago batera aldatzea erabaki duzu. Arkaitzek berriz, kosta ala kosta, gora egin nahi du.
Bertsolariak: Arkaitz Goikoetxea, Nahikari Gabilondo
Saioa: 2005-10-23 Arrasate Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehen harremana beti gogoan duena eta ahaztua duena

Zuek koadrila bereko bi lagun zarete. Zuk Amets, bikote harreman ugari izan dituzun arren, ezin duzu lehendabiziko hura ahantzi. Jokinek aldiz, berea nor izan zen ere ez du gogoan.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Jokin Uranga
Saioa: 2005-10-22 Uztaritze Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Jende berriaren aurrean agertzeko bi modu

Zuk Iratxe, jende berria ezagutzen duzunean, apurka apurka azaltzen duzu zure izaera, Xabier ostera, hasieratik azaltzen da den modukoa.
Bertsolariak: Xabi Paya, Iratxe Ibarra
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Azafatak irribarrerik ez

Zu Miren, enpresa buruen kongresu bateko arduraduna zara. Zure lan taldekoei begira zaudela, ikusi duzu Oihane azafataren aurpegiak ez daukala behar lukeen irribarrea.
Bertsolariak: Oihane Enbeita, Miren Artetxe
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lagun batek hiltzen laguntzeko eskatu dizue

Zuen lagun min batek urteak daramatza erabat ezinduta eta hiltzen laguntzeko eskatu dizue. Zu Miren ez zaude prest laguntzeko; Jon ostera bai.
Bertsolariak: Miren Artetxe, Jon Martin
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabak arropa berriak nahi, eta ez senide zaharragoenak

Aita-alabak zarete. Zu Jon aita eta Iratxe alaba. Orain arte senide zaharragoen arropak erabili izan ditu Iratxek. Gaur esan dizu ez dituela gehiago jantziko, berriak gura dituela.
Bertsolariak: Iratxe Ibarra, Jon Martin
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotekideak, batak bestea ohean lotu nahi

Bikotekideak zarete. Goxo-goxo zaudetela Xabier, Jonek joko berri bat proposatu dizu gaur: ohean lotuko zaitu.
Bertsolariak: Xabi Paya, Jon Martin
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


15 urtekoen irakaslea etsita, 3 urtekoena pozik

Eskola bereko bi irakasle zarete. Lana amaitutakoan kafetegian egin duzue topo. Zu, Iñaki, etsita zaude zure 15 urteko ikasleeekin. Ekaitzek pozik egiten du lan hiru urteko haurrekin.
Bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga, Ekaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-10-15 Idiazabal Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ama alabak. Amak estetika operazioa egin nahi du

Ama alabak zarete. Etxahun alaba eta Iñaki ama. Denboraldi luzea darama Iñaki amak estetika operazioa egin nahi duela esanez. Gaur, Etxahun alabak, ispilu aurrean aurkitu duzu bere buruari begira.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2005-10-15 Idiazabal Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Anaiari preserbatiboak opari

Zuri, Igor, hamahiru urteko anaia Etxabe etorri zaizu gaur logelara. Ikastolan sexu heziketa ikastaroa izan dutela eta han emandako preserbatibo batzuk oparitu dizkizu.
Bertsolariak: Jose Juan Zubieta "Etxabe", Igor Muniategi
Saioa: 2005-10-09 Lekunberri Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Fans itsua

Bixente, Amaia, zure fans itsua da eta erotu egin da. Lehenbiziko aldiz zuregana etorri zenean gozo hartu zenuen. Geroztik ez zaitu bakean utzi.
Bertsolariak: Bixente Gorostidi, Amaia Agirre
Saioa: 2005-10-09 Lekunberri Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi mugikor, bata enpresa buruarena, bestea nerabe batena

Zuek bi telefono mugikor zarete. Zu, Oihane, enpresa handi bateko zuzendariarena. Zu, Zigor, hamabost urteko gazte batena.
Bertsolariak: Zigor Enbeita, Oihane Perea
Saioa: 2005-04-09 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea gaztetako maitasun gutunei begira

Bikote bat zarete. Etxeko paperak ordenatzen hasi eta gazte garaiko maitasun gutunak aurkitu dituzue.
Bertsolariak: Julen Zelaieta, Xabier Silveira
Saioa: 2005-03-13 Lakuntza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitak minbiziaz marihuana eskatu alabari

Aita-alabak zarete: Iñigo aita eta Iñaki alaba. Aita beti izan da drogen etsai amorratua. Baina orain, minbizia duzula-eta marihuana lortzeko eskatu diozu zeure alabari, kimioterapiak sortzen dizkizun atsekabeak arintzeko.
Bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Izagirre
Saioa: 2002-09-06 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun