Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)

Elizako erregistrotik atera nahian

Zu, Oihane, jaio eta bataioa hartu zenuen garai batean. Gaur, Zigor apaizarengana joan zara elizako erregistrotik kentzeko.
Bertsolariak: Zigor Enbeita, Oihane Perea
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Abeltzainak eta turismoa

Abeltzainak zarete. Turismoa dela-eta, kaleak garbi edukitzeko eskatu dizuete udaleko ordezkariek. Hazienda herritik pasatzea debekatu dute.
Bertsolariak: Xabier Legarreta "Arano", Jon Barberena
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kamioilariak etxetik urrun

Kamioilariak zarete. Gaur ere, igandez, etxetik urruti elkartu zarete restop batean.
Bertsolariak: Iñigo Olaetxea, Erika Lagoma
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Hemen bizi diren etorkinak, seme-alabak herriko haurrekin jolasten

Duela bost urte hona etortzeko hautua egin zenuten etorkinak zarete. Xabi, zuk ez zenuen garbi ikusten. Gaur, zuen seme-alabak herriko beste haurrekin jolasten ari dira, eta begira zaudete.
Bertsolariak: Xabier Terreros Gartzia "Terre", Jon Barberena
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitona-amonak, batak audifonoa jarri berri du

Aitona-amonak zarete. Legarreta aitona. Terreros amona. Oraintxe etorri da amona medikuarenetik audifonoa jarrita.
Bertsolariak: Xabier Terreros Gartzia "Terre", Xabier Legarreta "Arano"
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea larrutan, kamara martxan

Aspaldi elkarrekin zabiltzaten bikotea. Gillenen etxean zaudete, bero-bero jarri eta elkarri musuka eta laztanka hasi zarete. Orduan zu, Karmele, ohartu zara kamera bat dagoela martxan armairuaren gainean.
Bertsolariak: Karmele Mitxelena, Gillen Hiribarren
Saioa: 2008-02-23 Getxo Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aita alargundu berria, ama zenaren gauzak botatzen

Unai, aita alargundu berria; Aitor, semea. Semeak, amaren gauza guztiak zaborretara botatzen ikusi du aita.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Unai Agirre Goia
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaixotasun larriaz. Ingurukoei esan ala ez

Gaixotasun larri bat diagnostikatu dizute bioi. Zuk, Beñat, ez diozu inori esan nahi. Ikerrek jakinaren gainean jarri nahi ditu ingurukoak.
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Maitaleak, nor bere etxera doa, bere bikotearengana

Afari erromantikoa egin duzue elkarrekin. Orain, bakoitza bere etxera doa, bere bikotekidearengana.
Bertsolariak: Jon Maia, Jon Martin
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Elkarretaratzera haurra eraman ala ez

Hamar urteko haur baten gurasoak zarete. Kontzentrazio edo elkarretaratze batera joatekotan zarete, eta zalantzan zaudete haurra eraman edo ez.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Iker Zubeldia
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Farmazialaria eta goizeko 5etan kondoi eske datorrena

Farmazialaria zara, Beñat. Guardian zaudela, Unai etorri zaizu, goizeko bostetan, kondoi eske.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Antzerki-saiora ikusle gutxi

Zuek herrian antolatu duzuen antzerki-saiora, jende gutxi etorri da gaur ere. Guztira, ez zarete dozena bat lagunera iristen.
Bertsolariak: Unai Muñoa, Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kafea hartzen, kaleko disko saltzailea albotik bidali duzue

Egunero bezala, kafea hartzen ari zarete tabernan. Oraintxe bidali duzue albotik diskoak saltzera etorri zaizuen senegaldarra.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Iñaki Zelaia
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Itxarongelan, dentistarengana sartu nahi ez

Dentistaren itxarongelan zaudete. DATORRELA HURRENGOA entzun duzue, baina ez bata, eta ez bestea, ez zarete mugitzen.
Bertsolariak: Joxe Munduate, Iñaki Zelaia
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ezkontza berean, soinekoaz hotzak akabatzen

Ezkontza berean topo egin duzuen bi neska zarete. Biok zaudete soineko tiraduna jantzita, hotzak akabatzen.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


90 urteko bi, herritar baten hiletan

Laurogeita hamar urteko bi herritar zarete. Adin bereko baten hiletan elkarren ondoan eserita zaudete.
Bertsolariak: Joxe Munduate, Aitor Mendiluze
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Segurtasun kameratik bikoteari begira

Lurpeko parking bateko segurtasunaz arduratzen zarete. Parkina kontrolatzen duten kameretatik, bikote bat ikusi duzue larrutan.
Bertsolariak: Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2007-11-24 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ezkontzan tartako panpinak ematera datoz

Ezkontza batean zaudete. Ezkonberriak etorri zaizkizue tartaren panpinak ematera.
Bertsolariak: Jon Maia, Xabier Sukia
Saioa: 2007-11-24 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kayuko batean itsasoaren erdian

Kayuko batean noraezean zoazte itsaso erdian, beste ehun lagunekin batera.
Bertsolariak: Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2007-11-24 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikoteari HIESAren analisiak egiteko eske

Bikotea zarete. Gaur, Mantxi, analisiak egiteko eskatu dizu Ikerrek, HIESA duzun jakiteko.
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2007-11-24 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun