Lanak filtratu:
Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)
Zuk, Xabier, atzo gauean sekulako oihuak entzun zenituen alboko etxean. Gaur, eskaileretan egin duzu topo Arkaitz bizilagunarekin, eta begia ubelduta duela konturatu zara.
Bertsolariak:
Xabier Sukia,
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2007-11-24 Oiartzun Txapelketa
Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen diren gazteen janzkerari begira.
Bertsolariak:
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa",
Iker Zubeldia
Saioa: 2007-11-24 Oiartzun Txapelketa
Elkarrekin bizi zarete. Uxue bejetarianoa denez, zu ere, Unai, hala egin zara, etxeko martxa hobetze aldera. Hilabete pasatu da, eta ezin duzu gehiago.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Uxue Alberdi
Saioa: 2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Paseatzen topo egin duzuen bi lagun zarete. Zuk, Irazu, zure aita daramazu gurpildun aulkian. Zuk, Beñat, zure semea haur kotxean.
Bertsolariak:
Jexux Mari Irazu Muñoa,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Duela hiru hilabete bukatu zen zuen arteko harremana. Gaur, parrandan topo egin eta elkarrekin oheratu zarete.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Jon Martin
Saioa: 2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Hemezortzina urte dituzte Ainhoa eta Unaik. Ainhoa prostituta da, eta Unai bezeroa.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Eskulturak zaharberritzen egiten duzue lan. Hurrengo zeregina Francoren eskultura zahar berritzea izango duzue.
Bertsolariak:
Ainhoa Agirreazaldegi,
Jon Martin
Saioa: 2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Obra berean ari zarete lanean. Lan-astea amaitu da, eta arropa zikin-zikinekin zaude zu, Jesus Mari. Ainhoari, berriz, ez zaio zikin-arrastorik ere ikusten.
Bertsolariak:
Jexux Mari Irazu Muñoa,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2007-11-17 Eskoriatza Txapelketa
Biok duzue seme bana espetxean, eta errepideko gasolindegi batean egin duzue topo. Jon, zu, semea bisitatzera zoaz. Zu, Nahikari, bisitatzetik bueltan zatoz.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Nahikari Gabilondo
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa
Zuri, Jon, gustatzen zaizu tarteka lagunekin heriotzaz hitz egitea. Gaia ateratzen duzun bakoitzean, Beñatek isiltzeko esaten dizu.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa
Aitorrek zita bat dauka gaur, eta armairu aurrean dago zer jantzi asmatu ezinda. Zuri, Beñat, Aitor anaiak aholkua eskatu dizu.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa
Ibai semea eta Iñaki aita zarete. Iñaki enpresa burua zen, eta duela urtebete jubilatu zen enpresa semearen esku utzita. Hala ere aita egunero etortzen da enpresara.
Bertsolariak:
Ibai Esoain,
Iñaki Apalategi Astigarraga
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa
Asteburu pasa antolatzen ari zarete koadrilan. Zuk, Bixente, bikotekideak ere gonbidatu nahi dituzu. Zuk, Aitor, ez.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Bixente Gorostidi
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa
Auto desguazean topo egin duzue zuek. Jokin, zuri, autoak hogei urte iraun dizu. Zuri, Ekaitz, hogei egun.
Bertsolariak:
Ekaitz Goikoetxea,
Jokin Uranga
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa
Zuk Jose Luis diru-mordoa jokatzen duzu zozketa eta loteria kontuetan. Bixentek, berriz, xentimorik ere ez.
Bertsolariak:
Bixente Gorostidi,
Jose Luis Urdangarin
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa
Hamazazpina urte dituzue. Mantxi, zu gaur supermerkatu bateko kaxan hasi zara lanean, eta kuadrilako Joxe Luis etorri da botelloirako edariak erostera.
Bertsolariak:
Jose Luis Urdangarin,
Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa
Bi emakume zaituztegu, eta oraintxe duzue politikan goi-kargu bat hartzeko aukera. Zu, Amaia, heltzeko prest zaude. Arkaitz zalantzan dago.
Bertsolariak:
Amaia Agirre,
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2007-10-27 Eibar Txapelketa
Zu aita eta Aitzol semea zarete. Zu, Jon, aita, arduratuta zaude ez delako lehen aldia Aitzol ubelduta etorri dena eskolatik.
Bertsolariak:
Aitzol Barandiaran,
Jon Martin
Saioa: 2007-10-21 Irun Txapelketa
Josu biloba eta Uxue aitona zarete. Argazkiei begira zaudetela, Uxue aitona fusila eskuetan duela agertu da batean.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Josu Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2007-10-21 Irun Txapelketa
Gaur etxera iritsi zarenean, Josu bikotekideak opari bat egin dizu: gazte mantentzeko krema bat.
Bertsolariak:
Unai Muñoa,
Josu Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2007-10-21 Irun Txapelketa