Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)

Jubilatuen egoitzan, enterradorea eta emagina

Jubilatuen egoitzan elkar ezagutu duzue. Zu, Agin, orain artean enterradorea izan zara. Zu, Unai, emagina edo matrona.
Bertsolariak: Agin Laburu, Unai Agirre Goia
Saioa: 2007-10-20 Azkoitia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bidaiak hemendik lotuta eraman ala ez

Bidaiatzeko modu desberdina duzue. Zuk, Agin, hemendik dena lotuta abiatu nahi izaten duzu. Zuk, Iñaki, ez.
Bertsolariak: Agin Laburu, Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2007-10-20 Azkoitia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Komunikabideen jarraitzailea eta ezer jakin nahi ez duena

Komunikabideen aurrean jarrera ezberdina duzue zuek. Zuk, Ibai, aukera duzun guztietan jartzen diezu arreta komunikabideei. Zuk, Ion, ez duzu ezer jakin nahi.
Bertsolariak: Ibai Esoain, Ion Ansa
Saioa: 2007-10-06 Errenteria Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Parrandan ligoteoan

Parrandan zabiltzate biok. Gau guztian makina bat pertsona hurbildu zaizkizue zuekin ligatu asmotan. Zu, Arkaitz, dagoeneko nazkatu zara, baina Jokinek parrandan jarraitu nahi du.
Bertsolariak: Arkaitz Zelaia, Jokin Uranga
Saioa: 2007-10-06 Ataun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ezkontza antolatzen, batek bere ex guztiak sartu ditu zerrendan

Ezkontzera zoazte, eta gonbidatu-zerrenda egiten ari zarete. Zu, Nerea, ohartu zara Iñakik aurretik izan dituen bikotekide guztien izenak idatzi dituela zerrendan.
Bertsolariak: Iñaki Zelaia, Nerea Elustondo
Saioa: 2007-09-30 Hondarribia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aparkatzen alboko kotxea jo duzue, oharra utzi ala alde

Elkarrekin etorri zarete autoan, eta aparkatzen ari zaretela, alboko kotxea jo duzue. Zuk, Josu, ospa egin nahi duzu. Hodeik ohartxo bat utzi nahi du.
Bertsolariak: Josu Oiartzabal "Xamoa", Hodei Iruretagoiena Albizu
Saioa: 2007-09-30 Hondarribia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Biloba zaintzeko prest aitona, amona ez

Ume jaioberri baten aiton-amonak zarete. Gurasoek zuen esku utzi nahi dute umea gurasoak lanean dauden bitartean. Zuk, Aitzol, aitona, gustora zainduko zenuke. Zuk, Iker, amona, ez duzu astea horretan eman nahi.
Bertsolariak: Aitzol Barandiaran, Iker Goñi
Saioa: 2007-09-30 Arrasate Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zinemaldiko zuzendaria eta aktore izarra

Zu, Asier, zinemaldiko zuzendaria zara. Urteetan ibili zara miresten duzun aktore bat, Ainhoa, ekarri nahian. Oraintxe ireki diozu kotxeko atea.
Bertsolariak: Asier Iriondo, Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2007-09-30 Arrasate Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pilotaria eta apustua kontra egiten ari den botileroa

Zu, Aitor, pilotaria zara. Gaur partidua jokatzen ari zarela, ohartu zara Ander zure botileroa zure aurka dirua jokatzen ari dela.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Ander Lizarralde Jimeno
Saioa: 2007-09-30 Arrasate Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Fabrikan, enkargatuaren faltan, lankidea agintzen

Fabrika berean egiten duzue lana. Zuen enkargatua gaixotu egin da, eta gaur ez da etorri. Lanean hasi orduko, Oskar agintzen hasi zaizu, Beñat.
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Oskar Alberdi
Saioa: 2007-09-22 Orio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Goenkaleko azken muxua

Goenkaleko aktoreak zarete. Gaur da azken atala, eta zuen arteko muxu batekin bukatu behar du. Eszena behin eta berriz grabatzen ari zarete.
Bertsolariak: Joseba Barandiaran, Oskar Alberdi
Saioa: 2007-09-22 Orio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Atea igaro duzu azkenean

Asko kostatu zaizu atea igaro ala ez erabakitzea, baina, azkenean, igaro duzu.
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-09-07 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Prostitutoa eta bezeroa

Zu, Asier, prostitutoa zara, eta Zigor zure bezeroa. Elkarrekin egon ostean agurtzeko garaia heldu da.
Bertsolariak: Zigor Enbeita, Asier Otamendi
Saioa: 2007-04-21 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Irakasleak, lanean gogotsu bata, uztekotan bestea

Zuek bi irakasle zarete. Oihane lanean gogotsu ari da. Asier, ordea, lana uztekotan dago.
Bertsolariak: Oihane Perea, Asier Otamendi
Saioa: 2007-04-21 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zure maitearen hilobian norbait ikusi duzu loreak uzten

Etxahun gizona zenuenaren hilobira joan zara loreak eramatera. Beste andre bat ikusi duzu bertan loreak uzten.
Bertsolariak: Xabi Paya, Etxahun Lekue
Saioa: 2006-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kartzelatik irtetear, bat pozik, bestea beldur

Hainbat urte kartzelan preso eman eta gero, bihar kalera aterako zarete. Miren oso pozik dago, Etxahunek, ordea, beldurra dio irteteari. Azken gaua duzue ziegan.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Miren Ibarluzea
Saioa: 2006-12-03 Durango Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kartzelako hormaren bi aldeak

Kartzela bateko hormaren bi aldeak zarete. Zu, Maialen, barrura begira dagoena. Zu, Sustrai, kanpora begira dagoena.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Lankideak, larrutan egin ostean, kafe makina aurrean

Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren aurrean zaudete.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Andoni Egaña
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote gaztea etxearen hipoteka sinatzen

Bikote gaztea zarete. Zuen etxe berriaren hipoteka sinatzen ari zarete une honetan.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Jon Maia
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Magoak laguntzailea erdibitu du eta ez du asmatzen zatiak batzen

Zu, Unai, magoa zara eta Ekaitz zure laguntzailea. Ikuskizunaren erdian, zuk, Unai, Ekaitz kutxa batean sartu duzu, eta zerra batekin erdibitu duzu. Kontua da orain ez duzula asmatzen bi zatiak bat egiten.
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Ekaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-12-04 Donostia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun