Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)

Zure bizitzan zer dago erdigunean eta zer periferian?

Aztertu diren figurak dira erdigunearena eta periferiarena. Baina zer dira? Zer dago zuen bizitzan erdian eta zer bazter batean?
Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea
Bertsolariak: Jon Mendiluze, Janire Arrizabalaga, Eki Mateorena, June Aiestaran, Kattin Madariaga, Sabin Abarrategi
Saioa: 2024-02-23 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Egoera emanda: ongia, gaizkia eta benetan egingo lukeena

Zatozte hirurok. Jone, zu izanen zara Joanesen ongia. Saats, zu Joanesen gaizkia. Egoera batzuk paratuko dizkizuet eta bakoitzak bere jarreratik zer eginen lukeen esan behar du: Jonek ongitik, Saatsek gaizkitik eta Joanesek benetan zer eginen lukeen. 1.- Lurrean 50 euroko billetea aurkitu duzu. 2.- Erosketa egiten ari zarela, sartu berri den bat zure aitzinean kolatu egin da. 3.- Aparkatzen ari zarela atzeko kotxeari kolpea eman diozu.
Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Saats Karasatorre, Joanes Illarregi
Saioa: 2024-02-22 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Inauterietan, marrazki bizidunez mozorrotzen

Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Bartra, Iker Zubeldia
Saioa: 2024-02-03 Pasaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Komuneko atea eta pintada egitera datorrena

Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro.
Gai jartzailea: Aitor Etxebarriazarraga
Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Sustrai Colina
Saioa: 2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bilintx eta Loiolako erromerian "ja-jai" esan zion neskatxa

Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun.
Gai jartzailea: Maddalen Arzallus
Bertsolariak: Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Alaia Martin
Saioa: 2024-01-14 Hendaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Harrera familia izan?

Onintza eta Nerea, bikotea zarie eta ez dozue guraso izan gura. Irratian entzun barri dozue harrera familiak behar dirala. Onintza, Nereak izena emotea proposatu deutsu.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Loteria eskaini, ukatu, eta lagunari tokatu

Xabat eta Onintza kuadrilla berekoak zarie. Xabat, Onintzak urtero loteria dezimo bi erosi izan dauz erdibana jokatzeko. Aurten, Onintza dezimoakaz etorri zanean, estatuari dirua emotea dala eta ez zendun dirurik jokatu gura izan. Tokatu egin da.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aktorea eta fan mimetizatua

Nerea, aktorea zara. Gaur, antzezlana amaitutakoan kamerinora Aissa zure fana etorri jatzu autografo eske. Zure orrazkera bardina eta antzeko arropak daroazala konturatu zara.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Enpresako luntxean, bi lankide

Lankideak zarie. Enpresak “luntx”-a prestatu deutsue. Jone, mahaira hurbildu zarenerako ez da pintxo bat bera be geratzen. Buelta emon eta hor ikusi dozu Gorka pintxo piloa eskuetan dekola.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Gorka Pagonabarraga
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: dirua

Puntua: Zenbat diru daukozu / karteran gordeta? Puntua: Txartelagaz ordaintzen / dogu ia dana.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: adimen artifiziala

Puntua: Modan dago adimen / artifiziala. Puntua: Teknologian baina / non ete dau muga?
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Oihana Bartra
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zaharren egoitzan bizi dena eta praktikatan datorrena

Aissa, adineko pertsona zara eta egoitza batean bizi zara. Gaur Onintza gaztea etorri da egoitzara, ikasketak amaituta praktikak hasiko dauz berton. Poz pozik hasi dau eguna.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Aissa Intxausti
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ikaskide ohien bazkarian, euskaraz aritzeko ez dira gai

Euskaraz egin zenduazan ikasketak. 20 urte pasatu dira institutu garaia amaitu zenduenetik. Bazkaria antolatu dozue eta zure ikaskideak izandako gehienak ez dira gai izan zugaz euskaraz berba egiteko.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Aissa Intxausti
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Nerabea, besteen begitan "frikia"

Nerabea zara. Zure zaletasunengatik “frikia” zarela esan izan deutsue ikaskideek. Gero eta gitxiago inporta jatzu besteek diñoena.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Xabat Galletebeitia
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zure lagun onenak maite zaituala esan deutsu, baina ez bakarrik lagun moduan.


Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Onintza Enbeita
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kuadrilla azalpen eske

Gaztetatik egon zara kuadrilla berean. Oso gustura egon zara beti, baina azken aldian sentitzen dozu emon behar ez dozuzan azalpenak eskatzen deutsuezala.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gazteak eta prekarietatea

25 urte dekozuz. Bi hilabete daroazuz langabezian eta lana eskaini barri deutsue. Azkenengo kontratu guztiak bezala, sei hilabetekoa.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Gorka Pagonabarraga
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Argazkiei begira

Aitor, mobilean espazio falta dozu eta garbiketa egiten hasi zara. Azken urteotako argazkiak ikusten zagoz.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Igarlea eta atzo hil behar omen zuen bezeroa

Nerea bezeroa eta Jone igarlea zarie. Nerea, Jonek azkenengo saioan atzo hilko zinela iragarri eutsun. Ordutik, ondasun guztiak saldu eta dirua barra-barra gastatu dozu, ezer barik geratu arte. Bizirik jarraitzen dozu eta Joneren kontsultan agertu zara.
Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kasualitate hutsa izan zan, baina orain, inoz gertatu jatzun onena dala uste dozu.


Gai jartzailea: Beñat Vidal
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal
Saioa: 2023-12-16 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun