Lanak filtratu:
Denak (965) Bakarkakoa (177) Ofizioa (498) Taldean (25) Puntu erantzuna (158) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (21) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (14)
Joanes 25 urteko semea, eta Aitor ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna.
Bertsolariak:
Alaia Martin,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
55 urte dituzue. Herrian beti izan zarete oso aktiboak, eta ekimen gehienen antolakuntzan parte hartu duzue. Azkenaldian lekuz kanpo sentitzen hasiak zarete. Amets, pauso bat atzera ematea erabaki duzu. Joanesek jarraitu nahi du.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Sustrai eta Beñat bi nerabe zarete, eta astean zehar apustu makinetan jokatzeko ohitura duzue. Gaur, ikastetxean, ludopatiari buruzko hitzaldi bat eman dizuete. Zu, Sustrai, identifikatuta sentitu zara; Beñat, ez.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Arotzak edo zurginak zarete. Aitor, ohartu zara Amets azken hilabeteetan ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin.
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal,
Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Alaia Martin
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Elkarrekin bazkaltzera joan diren bi lagun zarete. Maialen, Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Postrea jaten hasi zaretenean, Beñatek kargu hartu dizu postrea jaten hasi zarelako berak argazkia atera aurretik.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Puntua: Beti ibiltzen dira / elkarri oihuka
Puntua: Herriak jasotzen du / bozkatu duena
Puntua: Izan nahi al zenuke / nozbait agintari?
Bertsolariak:
Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Puntua: Gogor lan egin eta / miseria jaso
Puntua: Hil amaiera ez da / denentzat berdina
Puntua: Pentsiorik espero / al duzu gerora?
Bertsolariak:
Alaia Martin
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Puntua: Guztiok sortzen dugu / zaborra tonaka
Puntua: Inork ez du ondoan / zabortegirik nahi
Puntua: Zuk zer egiten duzu / gauzak hobetzeko?
Bertsolariak:
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Zuk Haizea, lehenengo aldiz probatu nahi zenuen bidente batengana joateko esperientzia; horretarako Irati bidente ospetsuarekin hartu zenuen hitzordua. Orain dela gutxi hasi duzue sesioa, baina oraingoz ez dirudi bidentearen ospea justifikatua dagoenik.
Gai jartzailea: Haritz Casabal
Bertsolariak:
Haizea Arana,
Irati Alcantarilla
Saioa: 2022-12-08 Errenteria Sariketa
Gai jartzailea: Haritz Casabal
Bertsolariak:
Irati Alcantarilla
Saioa: 2022-12-08 Errenteria Sariketa
Maddalen eta Jone elkarrekin bizi diren adineko ahizpak zarete. Maddalen, Jonek zuenera txakur bat ekartzea proposatu dizu.
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Maddalen Arzallus
Saioa: 2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Amets biloba eta Joanes aitita zarete. Zu Amets ohartuta zaude, kartetan ari zaretenean, Joanes aititak tranpak egiten dituela, zuri irabazi ahal izateko. Orain ere hala ari da.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Puntua: Beti korrika eta / presaka gabiltza
Puntua: Zertarako hartu nahi / zenuke denbora?
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze
Saioa: 2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu.
Bertsolariak:
Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Beñat tatuatzailea eta Sustrai bezeroa zarete. Beñat, Sustrai etorri zaizu estudiora azalean tatuatutako izena ezkutatzeko eta berria idazteko eskatuz. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-11-26 Baiona Txapelketa
Unai eta Julio lagunak zarete. Unai, Julio psikologia ikasten hasi da aurten. Azkenaldian uneoro ibiltzen da zure jarrera guztiak aztertzen.
Bertsolariak:
Julio Soto,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2022-11-26 Baiona Txapelketa