Lanak filtratu:
Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)
Nerea institutuko irakaslea zara eta Onintza bertako ikaslea. Institutuan ez dago Euskal Herriko maparik, baina azken asteetan Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako mapen ganetik Euskal Herriko mapa agertu da marraztuta. Nerea, Onintza harrapau dozu gela bateko mapa marrazten.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal,
Onintza Enbeita
Saioa: 2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Puntua: Zer izan gura zendun / nagusiagotan?
Puntua: Umetako ametsak / orain ikusita…
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Aissa Intxausti
Saioa: 2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Aissa Intxausti
Saioa: 2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Txaber eta Aitor bikotea zarie. Azken hilabeteetan su falta nabaria da zuen artean. Txaber, Aitorrek esan deutsu ez dagoala ondo, libidoa baxu daukola eta gurako leukela honen ganean berba egin.
Gai jartzailea: Igor Menika
Bertsolariak:
Txaber Altube,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Unai semea eta Txaber gurasoa zarie. Unai, parrandatik bueltan etxeko atea zabaldu dozunean Txaberrek ate ostetik “gabon” esan deutsu. Zutunik dago, zeuri begira.
Gai jartzailea: Igor Menika
Bertsolariak:
Txaber Altube,
Unai Mendiburu
Saioa: 2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai jartzailea: Igor Menika
Bertsolariak:
Txaber Altube
Saioa: 2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa
Iruri eta Xabat bikotea zarie. Xabat, udal hauteskundeetan alkatetzara aurkeztea erabagi zendun. Gaur izan dira hauteskundeak. Amaitu da botoen kontaketa eta bakarra jaso dozu.
Gai jartzailea: Itxaro Juaristi
Bertsolariak:
Xabat Galletebeitia,
Iruri Altzerreka
Saioa: 2023-11-11 Berriz Txapelketa
Lo gutxi eginaz zabiltzate aspaldi; zu, Oihana, umeak dituzulako, eta zu, Jexux Mari, nerabeak dituzulako.
Gai jartzailea: Alaitz Sarasola
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Jexux Mari Irazu Muñoa
Saioa: 2023-10-21 Zaldibia Lagun-artekoa
Jexux Mari aitonak, ez zuen ikasteko aukerarik izan eta beti izan du horren pena. Gaur ere Eñaut biloba eskolara gogoz kontra doala ikusi du.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Jexux Mari Irazu Muñoa,
Eñaut Martikorena Lizaso
Saioa: 2023-10-20 Asteasu Sariketa
Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Nerea Elustondo
Saioa: 2023-09-30 Lazkao Jaialdia
Antza denez euskaldunek oporretara joateko Grezia aukeratzen dute. Eta datuen arabera, munduan larrutan gehien egiten den lurraldea Grezia ei da.
Gai jartzailea: Iñaki Beitia "Arbildu"
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Onintza Enbeita
Saioa: 2023-09-29 Loiu Jaialdia
Ofizio baino, ariketa honi o-fisio deituko diogu. Amaia, min oso intentsoak zenituelako Aitor Bizkarra fisioarengana joaten zinen. Bi sesiotan gaizki pasa ostean, mina joan baino, mina gorputz atal gehiagotara zabaldu zaizu. Hirugarren sesio batera joan zara gaur; duda asko dituzu hirugarren sesio bat gura ote duzun Aitorrekin, baina konfiatu egin duzu. Etzan zara ohatilan, eta Aitor fisioan lanean hasi den momentuan “Ai!” geratzeko esan diozu.
Gai jartzailea: Aritz Iza
Bertsolariak:
Amaia Agirre,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2023-09-22 Oñati Jaialdia
Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Sebastian Lizaso,
Oihana Bartra,
Andoni Egaña
Saioa: 2023-09-15 Lezo Jaialdia
Gai jartzailea: Amaia Urbieta
Bertsolariak:
Unai Mendiburu
Saioa: 2023-09-01 Zarautz Sariketa
Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Eli Pagola
Saioa: 2023-08-26 Hondarribia Jaialdia
Hondarribiako festak dira. Goizeko hirurak, seigarren gin-tonika edaten, dantzan, kantuan… zabiltzala, mugikorra begiratu, eta aspaldiko bikote ohi baten mezu berri bat duzula konturatu zara.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Igor Elortza
Saioa: 2023-08-26 Hondarribia Jaialdia
Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2023-08-24 Amezketa Jaialdia
Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Maialen Lujanbio,
Alaia Martin,
Unai Mendizabal,
Iker Zubeldia,
Andoni Egaña
Saioa: 2023-08-15 Zizurkil Jaialdia
Sortzaileak zarete zuek eta gure planeta hankaz gora dago. Planeta txuri bat oinarri hartuta planeta berri bat sortu dezazuen eskatuko dizuet. [Gai-emaileak eskura eman die lanpara baten antzeko bola bat]
Gai jartzailea: Irati Anda
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Oihane Perea,
Xabi Igoa,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2023-08-08 Gasteiz Jaialdia