Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Gaitegia

Lanak filtratu:

Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)

Patuan sinisten duzu?

Bada jende asko, zortean, patuan eta destinoan sinisten duena; konstelazio familiarrak, eskua irakurtzea, astrologiako kartak... Eñautek sinisten al du guzti horretan?
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak: Eñaut Martikorena Lizaso
Saioa: 2023-07-15 Alegia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Tenperaturaren eragina gure izaeran

Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu?
Gai jartzailea: Jon Amezaga
Bertsolariak: Julio Soto, Kerman Diaz
Saioa: 2023-07-12 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


40 urte krionizatuta eman ostean, berpiztu

Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena?
Gai jartzailea: Jon Amezaga
Bertsolariak: Miren Artetxe, Unai Iturriaga
Saioa: 2023-07-12 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Belaunaldi ezberdinetako bi emakume

Aurrez aurre zaudete bi emakume talentudun, belaunaldi ezberdinetakoak. Zer erranen zeniokete elkarri?
Gai jartzailea: Josu Sanjurjo
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Saioa: 2023-07-07 Lesaka Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Telefonoa hartu dizute azkenean

Hilabete egin duzu telefono batera deitu eta deitu, baina inork ez zizun erantzuten. Gaur, ostera, erantzun egin dizute.
Gai jartzailea: Imanol Aldazabal
Bertsolariak: Janire Arrizabalaga
Saioa: 2023-06-30 Berriatua Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoengan gustuko ez zenuena errepikatzen

Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal
Saioa: 2023-06-25 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Entrenatzaile pertsonalaz lehen aldiz

Maialen, kirola egitea erabaki duzu, eta Aitor entrenatzaile pertsonala kontratatu duzu. Lehenengo hamar minutuetarako damutu zara.
Gai jartzailea: Zihara Jainaga Larrinaga
Bertsolariak: Maialen Akizu, Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2023-06-25 Muxika Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aita parrandazaleak semea kate motzean

Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera.
Gai jartzailea: Aritz Eskudero
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi
Saioa: 2023-06-24 Andoain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ezkontzarako gonbidapena

Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez.
Gai jartzailea: Joserra Bilbao
Bertsolariak: Uxue Alberdi
Saioa: 2023-06-17 Bilbo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Plazarako saltoa eman zuena eta bertsoa utzi zuena

Aspaldiko lagunak zarete, txikitan bertso eskolan hasitakoak. Plazarako saltoa emateko unean Oihanak utzi egin zuen bertsoa eta Anerrek jarraitu du bertso plazan tokia egin arte. Kafe bat hartzeko geratu zarete eta Anerrek argazki bat atera du. Argazkian bi ume txiki ageri dira mikro atzean. Zuen arteko lehen plaza.
Gai jartzailea: Leire Vargas
Bertsolariak: Aner "Euzkitze", Oihana Arana
Saioa: 2023-06-10 Muxika Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Karteran daramazuena

Zuen egunerokoan kartera gainean daramazue beti. Ohiko gauzak dituzue bertan. Halere, badakigu zerbait berezia, ohikoa ez dena, ere badaramazuela.
Gai jartzailea: Aitzol Eizmendi
Bertsolariak: Agin Laburu, Etxahun Lekue, Millan Telleria, Onintza Enbeita, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Eneko Araiztegi "Korta"
Saioa: 2023-05-19 Leitza Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxeko lanen youtuber

Agin aita eta Millan semea zarete. Millan, etxean ez duzu ezer egiten, alper hutsa zara. Gaur aitak harrapatu zaitu logelan zure jarraitzaileentzat bideo bat grabatzen etxean egiten ez dituzun lan guztiak nola egiten diren kontatuz.
Gai jartzailea: Aitzol Eizmendi
Bertsolariak: Agin Laburu, Millan Telleria
Saioa: 2023-05-19 Leitza Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bereizteko prozesuan

Bereizteko prozesuan ari zareten bikotea zarete. Haurrei egoera noiz eta nola azaldu asmatu ezinean zaudete.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Amaia Iturriotz Etxaniz, Peru Abarrategi
Saioa: 2023-05-06 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea, sexu aukera desberdinen aurrean

Bikotea zarete. Sarai, sexu aukera desberdinak probatu nahi dituzu, Amaia, zuk ordea ez.
Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
Bertsolariak: Amaia Iturriotz Etxaniz, Sarai Robles
Saioa: 2023-05-06 Irurtzun Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak?


Gai jartzailea: Beatriz Egizabal
Bertsolariak: Ane Labaka Mayoz
Saioa: 2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Parkean bikotea eta langilea haize makinaz

Arana, bikotearekin goxo-goxo zaude herriko parkean. Momenturik onenean, Alcantarilla udal langilea etorri da haize makinarekin eta hor dabil zuen ingurutik alde egin gabe.
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak: Oihana Arana, Irati Alcantarilla
Saioa: 2023-04-15 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Urteak daramatzan bikotea psikologoan

Berrogeita hamar urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozuen arren, gaur psikologoaren kontsultako atean egin duzue topo.
Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
Bertsolariak: Aner "Euzkitze", Oihana Arana
Saioa: 2023-04-15 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kuadrillako Whatsapp taldea alabaren bideoekin petatzen duenari

Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago.
Gai jartzailea: Aimar Karrika
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Amets Arzallus
Saioa: 2023-03-26 Biriatu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Mendi lasterketan ligatzen

Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar.
Gai jartzailea: Ainhoa Urbieta
Bertsolariak: Amets Arzallus, Joanes Illarregi
Saioa: 2023-03-17 Mendaro Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Jubilatuak elkar zaintzarako komuna bat antolatzen

Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Josune Aramendi, Onintza Enbeita
Saioa: 2023-03-10 Dima Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun