Lanak filtratu:
Denak (1050) Bakarkakoa (199) Ofizioa (538) Taldean (29) Puntu erantzuna (173) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (43) Puntuka (23) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (14)
Petrolio ontzi bateko langileak zarete. Hilabeteetan itsasoan lanean ibili eta gero, oraintxe ari zarete porturatzen. Etxekoak zain dituzuela ikusi duzue.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-11-01 Irun Txapelketa
Bizilagunak zarete. Maialen, Aitor egunero etortzen da zure etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-11-01 Irun Txapelketa
Puntua: Egunkarian bada / albiste ugari
Puntua: Paperean, sarean / bietan eskura
Puntua: Kontatzen digutena / egia ote da?
Bertsolariak:
Maddalen Arzallus
Saioa: 2017-11-01 Irun Txapelketa
Dena ondo zihoan argia piztu den arte.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-11-01 Irun Txapelketa
Kazetariak zarete. Zuen ideologiarekin bat ez datorren komunikabide batean lan egiten duzue. Gero eta gogorragoa egiten zaizue lanera etortzea.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Jon Martin
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa
Biltegi batean lan egiten duzue kamioiak kargatzen. Sustrai, gaur goizean Nahikarik hamargarren aldiz esan dizu zigarroa erretzera kanpora doala.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Nahikari Gabilondo
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa
Puntua: Edertasun kanona / bat eta bakarra
Puntua: Guztiok gara eder / guztiok desberdin
Puntua: Onartu ta maitatu / bakoitzak garena
Bertsolariak:
Igor Elortza
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa
Zaharren egoitza batean bizi zarete, eta maitemindu egin zarete bertan. Jone, orain arte bakoitza zuen gelan egon zarete, baina hemendik aurrera gela berean egoteko proposamena egin dizu Aginek.
Bertsolariak:
Agin Laburu,
Jone Uria Albizuri
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa
Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu.
Bertsolariak:
Sustrai Colina
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa
Betidanik nahi izan duzue enpresaburu izan. Azkenean lortu duzue zuen ametsa. Ez da espero zenuten pagotxa.
Bertsolariak:
Maddalen Arzallus,
Jon Maia
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Zinemagintza ikasi zenuten elkarrekin. Zu, Etxahun zine-zuzendaria zara, eta Maddalen zine kritikaria. Etxahun, zure azken filmari buruz kritika zorrotza egin dizu Maddalenek.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Maddalen Arzallus
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Puntua: Kutsatu ta kutsatu / noiz arte horrela?
Puntua: Itsasoa daukagu / plastikoz beteta
Puntua: Protokolo ugari / daude sinatuta
Bertsolariak:
Etxahun Lekue
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Bikotea zarete. Hogei urtez, okupa moduan bizi izan zarete. Maddalen, Beñatek esan dizu ez duela jarraitu nahi bizimodu horrekin.
Bertsolariak:
Beñat Lizaso,
Maddalen Arzallus
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak.
Bertsolariak:
Eneko Lazkoz
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Hotel bateko garbitzaileak zarete. Hamar minutu dituzue gela bakoitza garbitzeko. Egun osoa daramazue gelaz gela lanean.
Bertsolariak:
Miren Artetxe,
Nahikari Gabilondo
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Puntua: Mila argazki dantzan / sare sozialetan
Puntua: Selfiak egitea / gaur egungo moda
Puntua: Dena sartu nahi dugu / pantaila batean
Bertsolariak:
Ibon Ajuriagojeaskoa
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Puntua: Zein da parrandarako / planik ederrena?
Puntua: Gauez egindakoaz / damutu goizean
Puntua: Nola pasatzen duzu / zuk biharamuna?
Bertsolariak:
Miren Artetxe
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Puntua: Nora bidaiatuko / zenuke gustura
Puntua: Zergatik da polita / beti kanpokoa?
Puntua: Bisitatzeko toki / asko dago hemen
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Argazkilaritza-estudio bat duzue elkarrekin. Xamoa, orain arte ez duzue jaunartze eta ezkontzetako erreportajerik egin. Gaur, Nereak horrelako lanak ere egiten hastea proposatu dizu.
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal,
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa
Miren ama eta Asier semea zarete. Miren, orain arte zuk zaindu duzu Asierren haurra. Gaur esan dizu zaintzaile bat kontratatzekotan dabilela haurra zaintzeko.
Bertsolariak:
Asier Otamendi,
Miren Artetxe
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa