Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Ganbara

Argazkia
Halloween gauez haurra eta sermoia ematen hasi den aitona
"Halloween" ospatzen ari da Maialen, mozorrotuta, goxoki eske. Andoni aitonaren atea jo du eta diskurtsoa ematen hasi zaio, Gau Beltzaren euskal tradizioaz.

2020-11-25

Argazkia
Habaneran gai bati buruzko hitzak esan eta memorizatzen
Hiruko taldetan lehiatuko dira. Bi lagun puntuka ariko dira Habaneran, gai bati buruzko ahalik eta hitz gehien esaten. Hirugarren kideak bertsoa ekarri beharko du gero.

2020-11-25

Argazkia
Inbidiaz, elkarren biografia idazten
Gaia: Miresmen adina inbidia diozue elkarri eta besteari buruzko biografia idaztera deitu dizuete.

2020-11-25

Argazkia
Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak
Unai eta Eñaut Agirreren ordubeteko emanaldia, 15 sorta biltzen dituena, Joxean Goikoetxeak eta Imanol Kamiok musikatuta. Subijana Etxean grabatua, 2020-07-09an.

2020-07-20

Argazkia
Covid'19
"Auskalo zeinek jarriak" emanaldian abestutako sorta (Subijana Etxean, 2020-07-09an), Joxean Goikoetxeak eta Imanol Kamiok musikaz lagunduta.

2020-07-20

Argazkia
Etxe garbitzaile
Etxez etxe garbitzaile lanean ari den marokoarraren ahotik jarria. Iturria: Berria.

2020-07-20

Argazkia
Osotasunean
Covid'19-ren harira gizartean bizitzen ari garenari jarriak. Iturria: Berria.

2020-07-15

Argazkia
Katalogotik kanpora
Rosi Lazkanok (1959) bere bizitzako ibilbideari jarria. Iturria: Berria, 2020-07-04.

2020-07-06

Argazkia
Xabier Amurizaren ibilbidea
Hitzetik Hortzera saioak eskainitako elkarrizketa, Andoni Egaña bidelagun hartuta. 2016an emititu zen, Amurizak plazak utziko zituela iragarri zuenean.

2020-06-15

Argazkia
Andoni Egañaren txapelketetako ibilbidea
Zarauztarrak 1985etik 2009ra Txapelketa Nagusian egindako ibilbidea jasotzen du Hitzetik Hortzeraren programa berezi honek (2013an ekoiztu zena).

2020-06-02

Argazkia
Maialen Lujanbioren bertso ibilbidea
Hernaniarrak plazetan 1992an hasi zuen bideaz eta lortutako mugarriei buruz, Hitzetik Hortzerak egindako programa berezia (2020an).

2020-06-01

Argazkia
Historiako emakume bertsolariak
Hitzetik Hortzerak ekoitzitako programa berezia, bertsolari bakoitzaren biografia eta bertsoaldi esanguratsuenekin.

2020-06-01

Argazkia
1986ko Txapelketa finala
2011an Hitzetik Hortzerak eskainitako programa berezia ikusgai hemen. Historiara pasa diren bertsoaldi asko izan ziren final hartan. Sebastian Lizasok jantzi zuen txapela, Manuel Lekuonaren eskutik.

2020-04-20

Argazkia
Joxepa Zubeldiak baztangaren matxinadari
1918ko apirilaren 2an Hernanin gertatutako baztangaren matxinada kontatzen du sorta honek. Garaipena ospatzeko, ekainaren 1ean herri bazkaria egin zen Tilosetan eta Joxepa Zubeldiak, mahai gainera igota, sorta honetako 24 bertsoak kantatu zituen herritarren aurrean.

2020-03-30

Argazkia
Itxialdiari jarriak

2020-03-23

Argazkia
Martxelina Lopetegi eta Txirrita
Erromeriatan gizonekin bertsotan aritzen zen Martxelina. Txirritari ere eman zion erantzun ederrik!

2020-03-18

Argazkia
Argazkia
Sagardotegian, sukaldean zein soroan
Bertsoa plazan soilik ez, eguneroko bizitzako espazioetan topa zitekeenaren seinale dira Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarien bat-bateko perla hauek, albotik ekindako ziriei errespuestan, umorez. Tartean, Txirritari emandako erantzuna ere bai.

2020-03-09

Argazkia
Bilintxek Hondarribiko Joxepari eta honen erantzuna
Hondarribiko Joxepaz dakigun apurra, Bilintxek jarritako sorta honen bidez iritsi zaigu: "Hondarribi aldian aditzen genduen/ dama bertsolari bat nola bazeguen/ zeinak Euskalerrian parerik ez zuen". Sona haiek egia ote ziren jakin nahian, Joxeparekin probatzera joan zen Bilintx... Joxeparen bertsorik ez zaigu iritsi, ordea, tamalez. Maialen Lujanbiok emango dio errespuesta Bilintxi, Joxeparen ahotik.

2020-03-02

Argazkia
Bizenta Mogel

2020-02-24

Argazkia
Bizkaiko nekezaliei (II)
Bizenta Mogelek (1782-1854) jarritako sorta, zurruteroei bere eskaintza eta guzti: "Bizkaiko nekezalientzat Gabon jaietan kantetako arratsetan pitxerraren aurrian".

2020-02-24

Argazkia
Hamalau heriotzena
Hiltzaileak, Joxe Larrañaga Juaristi mendarotarrak, kartzelan zegoela heriotza zigorraren zain (1826), bertsolari bati enkarguz jarrarazitako sorta beltza da hau, bere ibilera odoltsuaren berri ematen duena.

2020-01-29

Argazkia
Neskazarrari
Joxepa Antoni "Xenpelar"ek 1902an argitaratutako bertso sorta, Ibaizabal astekarian. Enrique Elitzetxeak "neskazaharrei" buruz esandakoei erantzunez.

2019-12-09