Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertso jarriak

Argazkia
Itxialdiari jarriak

2020-03-23

Argazkia
Martxelina Lopetegi eta Txirrita
Erromeriatan gizonekin bertsotan aritzen zen Martxelina. Txirritari ere eman zion erantzun ederrik!

2020-03-18

Argazkia
Argazkia
Sagardotegian, sukaldean zein soroan
Bertsoa plazan soilik ez, eguneroko bizitzako espazioetan topa zitekeenaren seinale dira Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarien bat-bateko perla hauek, albotik ekindako ziriei errespuestan, umorez. Tartean, Txirritari emandako erantzuna ere bai.

2020-03-09

Argazkia
Bilintxek Hondarribiko Joxepari eta honen erantzuna
Hondarribiko Joxepaz dakigun apurra, Bilintxek jarritako sorta honen bidez iritsi zaigu: "Hondarribi aldian aditzen genduen/ dama bertsolari bat nola bazeguen/ zeinak Euskalerrian parerik ez zuen". Sona haiek egia ote ziren jakin nahian, Joxeparekin probatzera joan zen Bilintx... Joxeparen bertsorik ez zaigu iritsi, ordea, tamalez. Maialen Lujanbiok emango dio errespuesta Bilintxi, Joxeparen ahotik.

2020-03-02

Argazkia
Bizkaiko nekezaliei (II)
Bizenta Mogelek (1782-1854) jarritako sorta, zurruteroei bere eskaintza eta guzti: "Bizkaiko nekezalientzat Gabon jaietan kantetako arratsetan pitxerraren aurrian".

2020-02-24

Argazkia
Hamalau heriotzena
Hiltzaileak, Joxe Larrañaga Juaristi mendarotarrak, kartzelan zegoela heriotza zigorraren zain (1826), bertsolari bati enkarguz jarrarazitako sorta beltza da hau, bere ibilera odoltsuaren berri ematen duena.

2020-01-29

Argazkia
Neskazarrari
Joxepa Antoni "Xenpelar"ek 1902an argitaratutako bertso sorta, Ibaizabal astekarian. Enrique Elitzetxeak "neskazaharrei" buruz esandakoei erantzunez.

2019-12-09

Argazkia
Jon Lopategiri
Lili-bertso bertso-eskolak Jon Lopategiren omenez antolatutako "Argi Baltza" emanaldian (Gernika, 2019-10-27) abestutako sorta, Josu Zabalak eskusoinuz lagunduta.

2019-11-11

Argazkia
...eta zu kontalari
ARGIAren mendeurrenari Sustrai Colinak jarritako bertsoak. Bideoan Hitzetik Hortzera saioan Maddalen Arzallusek abestuak, musikatuta.

2019-10-24

Argazkia
Galerianoaren kantua
Martin Larralde "Bordaxuri"k jarritako sorta, 1815ean, Paueko presondegian, bizi guztirako galeretara kondenatu zutenean. Aitak salatu zuen, nonbait, hilketa bat egotziz semeari; aita-semeak baserriaren erentziagatik liskarretan zebiltzan. Gertakari ilun horien bere testigantza utzi zuen Larraldek sorta honetan. Pantxoa eta Peiok abestua (1969). Bideoaren iturria: Elkar.

2019-10-22

Argazkia
Txakurrak hankutsik
2010eko Basarri Bertsopaper Lehiaketako bigarren saria jaso zuen sorta.

2019-07-30

Argazkia
Libre zara libre aitte
Xabier Amurizari egindako agur omenaldian aitari eskainia, Bizkaiko kopla zahar doinuan. 2016-06-17 Durango.

2019-07-29

Argazkia
No Unai no cry
2003ko Bertso Eguna, afalosteko emanaldi berezia.

2019-07-29

Argazkia
Bazkalosteko kafea
Mikel Urdangarin, MMXV diskoa. Bideoa: Elkar.

2019-07-18

Argazkia
Itsasoari begira
Benito Lertxundiren "40 Urtez Ikasten Egonak" zuzeneko diskoa. Bideoklipa: Elkar.

2019-07-18

Argazkia
Zaldi baten bizitza (edo Zaldi zuriyarena)
Bilintxek hara zer bertso sorta zuzendu zion Joxe Mari kale-garbitzaileari. Zaldia gurdiari tiraka zuela aritzen zen kale garbitzen, eta nonbait ez zion tratu onik ematen animaliari: goseak zeukan, dena azal eta hezur.

2019-07-03

Argazkia
Urumeari jarriak
Urumea ibaiak askotan egiten du gainez. Uholdeei jarritako sorta da hau, Unai Agirrek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoa: Anbune. Argia astekarian argitaratua.

2019-07-03

Argazkia
Ari naizela, ari naizela...
Pello Errota eta Txirritaren arteko ika-mika ezaguna. *Audioa: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.

2019-07-03

Argazkia
Txirritak sardin zaharrari
Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau. *Audioa "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.

2019-07-03

Argazkia
Txirrita -"Zuk hil zenuen artzaia"
Gerra garaian artzain bat hil zuen gizona aurkitu du Txirritak, ostatuan. "Nik jarriko diat negarrez gizon hau, bi bertsorekin" erabaki du Txirritak. Zer kantatu ote zion hiltzaileari? Ikus dezagun Eñaut Agirre, pasadizo eder hau kontatzen.

2019-07-03

Argazkia
Txepetxarenak
Txori segurola honen bertuteak, Otañok hitzetara ekarri eta Agirre anaiak abestuak.

2019-07-03

Argazkia
Txakurkume bati
Txakurra falta zuela-eta Albizuk jarritako bertso sorta, gertaera azalduz, txakurraren deskribapena eginez eta, aurkitzen zuenari, ekartzeko eskatuz. Sorta Principe de Viana aldizkarian argitaratu zen. Audioa: "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.

2019-07-03

Argazkia
Seaska
Lazkao Txikik bere seaskari bat-batean kantatutako bertsoak (Zestoa, 1980). Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua (Larraitzen, 2018-12-21). Bideoa: Anbune.

2019-07-03