Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Bertso jarriak

Bertso idatzien bilduma, musikaz lagunduta.

Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar"en sorta ezaguna, bigarren gerra karlista hasteko zorian zela, gerran ez hasteko eskatzen. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Urratsa: 5.Urratsa
Bilintxen bertso sorta, Joseba Tapiak kantu egina "Real politik" diskoan. Bideoan "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian Tapiak eskainia (2008-04-17). Bideoa: Gu ta gutarrak.
Urratsa: 4.Urratsa
Unai Agirrek 36ko gerrari buruz jarritako sorta; Argia astekarian argitaratua eta Unaiek berak abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Urratsa: 5.Urratsa
Basarri bertsolariak 36ko gerraz jarritako sorta ederra, Sebastian Lizasok abestu eta Joseba Tapiak musikatua, "Agur itxorta maite" diskoan. Bideoa: Lamiaran EH.
Urratsa: 2.Urratsa
Plazidak 18 urte zituela, jai bazkalondo batez, etxeko sukaldean bertsotan ari ziren aita-alabak. Plazidak aitari bertso batean esan zion, adinez aurrera zihoala eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen hasteko. Dotea zen ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna. Eta hauxe aitaren erantzuna eta alabaren errespuesta.
Urratsa: 4.Urratsa
Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Urratsa: 5.Urratsa
Pedro Mari Otañok Gipuzkoako hiriburuari eskainitako bertsoak. Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Urratsa: 5.Urratsa
Errenterian Xenpelar bertsolariaren bizilaguna zen Fermin Errazkin itzaina (idiekin ibiltzen zena). Ostegun batez, feri-egunez, joan da Hernaniko azokara Fermin eta “betroia” edo behia erosi dio Inazio delako bati, 19 ezkutu ordainduta. Behi ona omen zen erosi zuena, baina Fermin tabernan sartzean, behia trukatu egin zioten eta xaxtar bat jarri. Betroi trukatu horrekin eliz ataritik pasatzean apaizek barre egin zioten: halakoxea zen azienda hura! Gertaera kontatzeko bertso sorta umoretsu hau jarri zuen Xenpelarrek.
Urratsa: 4.Urratsa
2016ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen lana. Uxue Alberdiren koplak, Maite Gurrutxagak ilustratuta. Bideoa: Elkar.
Urratsa: 5.Urratsa
Atzerrian dabilenak nostalgiaz lagun bati idatzitako gutuna. Mikel Urdangarin MMXV diskatik. Bideoa: Elkar.
Urratsa: 5.Urratsa
1893an Azpeitian sari bat jarri zuten, oso ezaguna egin zena gerora. Pello Errotak irabazi zuen. Dirudienez, saria bertsolari artean banatzeko hitz eginda zeuden aurrez, baina Udarregik ez zuen xoxik jaso. Haserraldi galanta sortu zen, bertso jarriak ere bai asko, elkarri handiak esanaz. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Urratsa: 4.Urratsa
Asteasun bazen familia bat, senide asko itsuak zituena. Bizimodua ateratzeko, andre-gizonak bertso-paperak saltzen aritzen ziren kalean. Altzoko Imaz bertsolariak eurentzat jarritako bertsoak abesten zituzten, elkarri handiak esanaz, jendea erakartzeko erostera. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuak.
Urratsa: 5.Urratsa
Pello Errota eta bere seme Miel Antonen arteko zirika-errematea. Erreka tartean dutela, alde batean Pello eta bestaldean semea astoarekin, urak zeharkatu ezinda. *Bideoan Eñaut Agirrek kontatu eta kantatuta.
Urratsa: 4.Urratsa
Erantzun kolpe galantak ematen artista zen Zaldibiko "Artxanberri". Eñaut Agirrek kontatu eta abestuko dizkigu ondo (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Urratsa: 1.Urratsa
Lazkao Txikiren begiekin Aralar mendian barrena ibilaldia egiteko prest? Unai Agirrek abestutako sorta (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Urratsa: 5.Urratsa
Pedro Mari Otañok eta bere osaba Jose Bernardok harreman estua zuten. Pedro Mari Amerikara abiatzerakoan, osabak bertsotan esan zion itzultzen zenerako bere ohea hemen izango zuela prest. Amerikatik badator Pedro Mari; etxeko ate aurrean bertsotan hasi zaio osabari... *Bideoaren egilea: Anbune.
Urratsa: 5.Urratsa
Joxe Zapirain alargun gelditu zen, 9 seme-alabarekin; zaharrenak 14 urte zituen, txikienak 3 hilabete. Bizitzaren gogortasunari jarritako sorta, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
Urratsa: 5.Urratsa
Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan, garai ezberdinetan, 4 bertsolari ezagunek: Xenpelar sendiko hiru bertsolarik (Juan Frantzisko eta Maria Luisa neba-arrebek eta Joxepa Anttonik, Maria Luisaren alabak) eta Musarrok. Lauek ere fabrikan bertsotan jarduten zuten, umorea eta festa jarriz. Bertsoaldi hau bi lagun minen artean gertatu zen: Juan Frantzisko Xenpelar eta Musarro. Biak ere euleak ziren fabrikan. Erretzea debekaturik zegoen; Musarro komunean pipa erretzen ari zen batean, Xenpelar kargu hartzen hasi zaio, adar-jotzen, enkargatu paperak eginez.
Urratsa: 3.Urratsa
Bazen Lasarten herri bertsolari bat, Joxe Miel, oso elizkoia, "Kristo" esaten ziotena. Baina gaizki-esaka aritu zale ere bazen eta, behin, "Motza"gatik handi xamarrak esan omen zituen. Zeharo muturtu zitzaion "Motza", eta bertso hauek jarri zizkion... *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Urratsa: 5.Urratsa
80. hamarkadan plazaratutako sorta abestu zuen, 2007an, "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian (Durango- Plateruena, 2007-11-09).
Urratsa: 3.Urratsa
Euskal famatuen munduari egindako satira. "Gu ta gutarrak" taldearen emanaldian abestua, 2007an.
Urratsa: 5.Urratsa
Bertso eta kanta puskekin egindako collagea. "Gu ta gutarrak" taldea. Durango - Plateruena, 2008-06-13.
Urratsa: 5.Urratsa
"Gu ta gutarrak" taldea. Igorre, 2007-12-01.
Urratsa: 5.Urratsa
Basarrik "Aitonaren malkoak" sortan emakumearen faltak hartu zituen hizpide. Eta Inaxi Etxabek "Basarriri erantzuna" jarri bueltan. Gertaera eta bertso haiek ekarri zituen gogora Zarauzko bertso-eskolak (2013-07-18).
Urratsa: 3.Urratsa
Estutzen gaituen sentimendu horri jarritako sorta, "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako. Hitzetik Hortzera saioan musikaz eta dantzaz taularatua.
Urratsa: 5.Urratsa
Animalien eta esamoldeen sorta jostari honek jaso zuen Basarri lehiaketan 2. saria, 2015ean.
Urratsa: 5.Urratsa
Argazkiko emakumeari jarritako koplak. Ekoizpena: Booktegi.
Urratsa: 5.Urratsa
Taberna zuloan hasten diren gau bakarreko harremanei. "Beira" taldea.
Urratsa: 5.Urratsa
Haurtzarotik gaur arteraino, bizitzako pauso txiki-handiei. Bertso Eguna 2016.
Urratsa: 4.Urratsa
2010eko Bertso Egunean eskainitako sorta, Argia astekarian argitaratua.
Urratsa: 5.Urratsa
Angula arrantzari jarriak. XXXIV. Basarri saria jaso zuen sorta (2018). Bideoa: Urolakosta Hitza.
Urratsa: 5.Urratsa
Martxoaren 8an greba egin du andreak, eta etxearen kargu gelditu den enpresa-gizonaren pentsamenduak. Emanaldia: Harituz, Bertso Jarrien Gaua.
Urratsa: 5.Urratsa
Buruko azken kixkurrei, maitasunez. Emanaldia: Harituz, Bertso Jarrien Gaua. Bideoa: Anbune.
Urratsa: 5.Urratsa
"Bi bala" taldea, "Wasabi" diskoa (2014).
Urratsa: 5.Urratsa
Zizurkilgo "Kabitik plazara" emanaldi berezian eskainitako sorta, Argia astekarian argitaratua.
Urratsa: 5.Urratsa
Neska nerabe bati amak esaten dizkion ezetzak eta "kontuz" mezuak.
Urratsa: 5.Urratsa
Amei eskainitako sorta. Bertso Eguna 2010, afalosteko bertso jarriak.
Urratsa: 5.Urratsa
Txirritak jarritako bertso sorta, Pernando Amezketarren ateraldiak eta gertaerak kontatzeko. Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua. Bideoa: Anbune.
Urratsa: 1.Urratsa
Sare sozialekin kateatzen garenean... *Haurrei zuzendutako sorta.
Urratsa: 5.Urratsa
Krisi garai horri jarritako sorta.
Urratsa: 3.Urratsa